Jarraian datorren hitz multzo honetan, aurtengo lehenengo lauhilabetekoan ikasitako guztiari buruzkoa izango da. Egia esateko, gauza asko ikasi eta barneratu ditudala uste dut. Klasean jorratu ditugun gai askoren inguruan nire jakintza handitu dela esan nezake, hau da , nekiena baino askoz gehiago dakit orain. Adibidez, hezkuntza sistema zer den, zelako curriculuma dagoen, gizartearen eragina hezkuntzan, irakaslearen lana zelan egin behar den, ikasleen hartu emanak eta jarrerak, teknologia berriei, eta erabilitako teknologia berriei buruz hitz egingo da. Horregatik, ondoren datozen paragrafoak hori buruzkoak izango dira.
Hezkuntza ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Hezkuntza sistemaren barruan, bi etapa derrigorrezkoak daude, hau da, pertsona guztientzat derrigorrezkoak diren erakundeak dira. Hala nola, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.
Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera pasatzeko zubi moduan izana. Kasu horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea da eskola.
Hezkuntza sisteman ematen diren gaiak, arauak, liburuak, etab. gobernuak ezartzen ditu. Hots, arlo hau jorratzeko, hezkuntzako erakunde bat sortzen da, eta hauen betebeharra ikasturte berrietako plana egitea izango da, hau da, azken batean, curriculuma osatzean datza. Gainera, gobernuaren esku-hartzea dagoenez, beraien ideologia ezarriko dute modu zuzen batean. Adibidez, gaur egun PP- du boterea Espainian, eta beraz, LOMCE plana martxan jarri nahi dute.
Badirudi, hezkuntza sistemak eragin zuzena du gizartearengan. Hots,kultura, maila soziala eta ohiturak modu baten edo beste baten aldatzen joan dira, eta gaur egun hezkuntza sisteman parte izatea familia gehienen eginkizun eta betebehar garbia da.
Alde batetik, ikasgai honetan, metodologia desberdina erabili dugula uste dut, hau da, talde lanetan asko aritu garenez, ikaskideei esker nire buruarentzat ezjakinak ziren hainbat gairi buruzko informazioa eta jakintzaz hitz egin dugunez, ondorioz, ikaskideekin ikasi dudala uste dut. Hau da, besteen azalpenak entzunez eta barneratzean, gauza berriak ikasi ditut. Hala nola, hezkuntza sisteman jorratu beharreko hainbat gai; distiplina, adimen emozionala, autoestima, integrazioa, tratu txarrak, bakerako hezkuntza, LOE vs LOMCE, irakasle on baten papera zelakoa izan behar duen eta Euskal Herriko hezkuntza sistema zelakoa den ikasi dut.
Beste alde batetik, irakaskuntzan aritzea zer den gehiago lantzeko aukera eman didala uste dut. Hau da, maila batez irakasle ideala zer den eta bere betebeharrak zeintzuk diren ikasi dut. Irakasle ideala zelakoa izan behar den erreparatuz, bokaziodun pertsona bat izan behar du, harreman onak izaten dituen pertsona bat, hots, ikasle-irakasle arteko hartu emanak zentzuk zuzentzen dakiena, konfiantza eman behar duena eta motibazioa landu behar duena. Laburbilduz, umeen gidaria den pertsona bat da.
Betebeharrei erreparatuz, esan nezake, ikasleak irakatsi eta hezteko helburua izango duela.
Gainera,irakasle talde barruan, tutoretzari buruz jorratu gara. Hau da, tutorearen lana zelakoa izan behar duen murgildu gara, eta benetan antzeman dut ez dela bat ere erraza tutorearen lana. Tutoretza- plana ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura da. Bertan, oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua. Tutorearen funtzioa, guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez (bakarka zein taldeka) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzea da. Beste era baten esanda, gogoeta, ekintza eta ebaluazio prozesuak dira.
Tutoretzari buruzko, film txiki bat egin behar izan genuen, zehazki, tutoreak lehen hiruhilabetekoa bukatu eta gero, ikasle baten gurasoekin izan zuen bilera izan zen. Grabaketa egin baino aurretik, tutore batek bilerak noiz egiten dituen (kurtso hasiera, erdialdean, bukaeran eta kasu espezialetan) , zertarako balio duen, elkarrizketa egiteko zelako giroa sortu behar duen irakasleak, hau da, tutorearen jarrera oso premiazkoa izango da (adeitasuna, jarrera positiboz hitz egitea, tonu positiboa erabiltzea, sinpatia, entzuten jakitea, etab) , elkarrizketara eraman beharrekoak (ikaslearen informazioa, ikasgaien helburuak, nota boletina…) eta zelakoa izan behar den planifikazioari (elkarrizketa egiteko gidoia) buruzko informazioa batu ondoren, grabaketa egin genuen. Eta aurretik prestatuta izan harren, momentuan urduritasuna ematen duela nabarmendu ginen. Laburbilduz, esan nezake, lan potoloa izan harren, oso polita izan dela, eta pertsonalki oso baliagarria izan dela.
Amaitzeko, blogari egingo diot erreferentzia. Oso tresna baliagarria iruditu zaidala aipatu behar du, azken batean, Juan Abasolorekin elkar komunikatzeko tresna oso egokia izan da., hau da, metodo erabilgarria izan da. Bertan hezkuntza sistemari buruzko gogoeta asko egin ditugu, eta horrek pentsatzeko aukera eman digula uste dut. Gainera, gaur egun, teknologia gabe ezin dugu “iraun” eta ikasteko modu egokia iruditu zait.
Besterik gabe, lauhilabeteko honetan ikasi dudana kontuan izanda, nire irakasle ideala hobeto garatzen eta sakontzen trebatu naiz.
Esker mila guztiagatik.
Mostrando entradas con la etiqueta elena egaña. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elena egaña. Mostrar todas las entradas
sábado, 14 de diciembre de 2013
miércoles, 11 de diciembre de 2013
TUTORE LANAK
Orain aste batzuk, tutoretzari buruz hitz egiten eta informazioa
jasotzen hasi ginen. Egia da, orain arte izan dugun jarrera, ikasle baten
ikuspegitik izan dela, eta horregatik, irakaslearen paperean jartzean,
konturatu nahiz tutore batek duen lan “estra” hori benetan konplikatua dela.
Hasteko, tutore bat bere ikasle baten gurasoekin egin behar duen lehen
elkarrizketan, ikaslearen informazio pertsonala eta akademikoaz barne, ikasle
horren familia mota zelakoa den ezagutu beharko du. Hau da, ez da berdina
izango, familia tradizional batekin elkarrizketa izatea eta banandua dagoen
familia baten elkarrizketa.
Zergatik aipatzen dut hau? Azken batean, ikaslea zer motatako kulturak,
tradiziok, ingurugiro, maila sozioekonomiko, etab-ek elkarrizketa egiterakoan kontuan izan
beharreko gauzak izango dira. Gainera, elkarrizketa giro erosoan eta aproposean
egiteko trikimailu ezin hobeak dira.
Beste alde batetik, ikaslea ezagutzea sustatu behar dela uste dut.
Pertsona bakoitza desberdinak garelako, eta horregatik “etiketak ” alde batera
utzita, ikaslea ezagutzeko aukera izango dugu eta aldi berean ikaslea irakaslea
ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Esan beharra daukat, ikaslearen nota
akademikoei buruzko informazioa bere gurasoei transmititzea askotan ez dela bat
ere erosoa izaten, horregatik, komenigarriagoa izaten da elkarrizketa
hasterakoan, haurraren gauza positiboez hitz egiteaz, eta gero modu ez
erasokorrean gauza negatiboez hitz egiten hastea.
Bukatzeko, aipatu beharra dut, gure kasu “hipotetiko” bakarrari egin
geniola, eta izugarrizko lana iruditu zitzaigula. Horregatik, nabarmendu nahi
dut, benetan talde oso baten tutorea izatea izugarrizko pisua duela. Azken
batean, tutorea, ikaslearen garapenaren gidaria izan beharko da, ahal duen
guztietan laguntzeko.
viernes, 8 de noviembre de 2013
DENA DA POSIBLEA
Aurreko batean, sare sozial baten surfeatzen hari nintzela, lagun batek igotako irudi bat izugarri gustatu zitzaidan. Irudiak ekarpen asko egin zidan eta ondorioz gogoeta txiki bat egiteko aukera eman ere. Azken batean, irakaslearen helburua umek bizi duten errealitatea beste modu batean bizitzeko aukera ematea edo islatzea izango da.
Pobresian eta indarkerian bizi diren umeei buruzko argazkia da. Haur hauen egoera soziala eta kulturala desberdina izan arren, ezinezkoa den zerbait posible dela lortzea irakatsi zieten irakasle batek.
"Maestro es aquel que hace soñar a sus alumnos en hacer lo imposible".

sábado, 2 de noviembre de 2013
Konfiantzaren garrantzia hezkuntza garaian
Konfiantza. Hitz honek garrantzi handia du bizitzaren arlo desberdin askotan, bai lanean, kirol taldeetan, eskoletan... Azkenengo kasu honetan, konfiantzaren garrantzia handia da. Aldebatetik umeek haien artean konfiantza eta konplizitatea izatea, klase orduetan gustora egoteko eta dudak daudenean galderak egiteko edo irakasleek egindako galderei erantzunak emateko lotsarik eduki gabe. Bestalde, haurrek irakasleekin eta alderantzizko konfiantza egotea ere funtsezkoa da, modu honetan ikasleak izan dezakeen edozein arazo tratatzea errezagoa izango da normalean.
Hezkuntzan oso eragin zuzena du, Ikasleen arteko hartu harremanak oso garrantzitsuak direla edonoren baieztatu dezake. Demagun, gure taldean bi pertsonen artean egunero iskanbilak daudela. Jokabide honen aurrean, taldeko beste partaideek ere nolabait iskanbila horretan “parte” hartzen dute. Hots, harreman txar hori haiek ere jasaten dute modu batez edo bestez. Iskanbila sortzen dutenek beste guztiak nolabait baldintzatzen dutela esan genezake.

Beste alde
batetik, irakasleen arteko harremanak onak izan behar direla ere esan beharra
daukagu. Bi irakasle gaizki konpontzen badira ere, arazo pertsonal horiek alde
batera utzi eta armonian hasi beharko da lanean. Hau da, azken batean, bi
irakasleen arteko liskarrak gertatu ezean, irakasle talde barruan konfiantza,
laguntza, aurpegi onak, etab galtzen joango ziren. Eta horren ondorioak
ikasleengan erreflexatuko da modu baten edo bestez.
Azkenik, aipatu
beharra dago, irakasle eta ikasleen arteko harremana ona izatea oso premiazkoa
dela. Irakaslea bere ikasleak ezagutu behar du eta alderantziz, ikasleak
irakaslea nolakoa den jakin behar du. Hau guztia eginda, nolabaiteko armonia eraiki
ahal da.
Hau guztia, talde
barruko nahiz kanpo harremanak hobetzeko eta denen artean konfiantza izateko aipatu dugu.
Umetan eta gaztetan, generoak beti bereiztu izan dira eskolan zein kalean; izan ere, mutilak mutilekin ibiltzen dira eta neskak neskekin. Mutilak futbolean, gaiztakerietan eta abarretan ibiltzen diren bitartean, neskak “kutxitxeoan” eta jolasean ibiltzen dira. Hala ere, badira hezkidetza momentuak ere, hasieran, baliteke mutilak gaiztakeriak egitea nesken atentzioa irabazteko. Momentu hortatik, hezkidetza erlazio bat hasten dute umeek, nahiz eta ez konfidantzazko erlazio bat izan.
Beste batzuetan, koadrila mixtoak ikusi ohi dira umeetan. Koadrila hauetan, neskek eta mutilek garrantzi berdina dute, eta ondo eramaten dira haien artean. Hala ere, adituek ez dute uste konfidantza maial hori garatzen denik horrelako kasuetan, izan ere, konfidantzazko erlazio bat eratzeko nagusiagoak izan behar gara eta pertsonalitatea garatuagoa izan behar dugu.
Hezkidetza, ikasgela sortzen dira umeetan, bai mutilen artean, nesken artean edo bi sexuen artean. Horregatik du garrantzia hezkuntza eredu mixtoak,etorkizunean, genero arteko berdintasuna, hezkidetza eta konfidantza bermatzen bai du.
Gure helburu nagusia arazoak izaterakoan, jarrera onez eta laguntza eskaintzearekin bat dator, “familia” bat sortu. Hau da, talde bakar bat osatzea.
Hau guztia lortu ahal izateko, joku naiz, jolas desberdinekin lan egingo dugu. Hona hemen link batzuk horri buruz:
http://juegosydinamicasdegrupo.blogspot.com.es/p/confianza.html
http://www.youtube.com/watch?v=UZ0KukmEXg0
http://www.eliceo.com/stag/dinamicas-y-juegos-de-confianza.html

martes, 29 de octubre de 2013
TALDE BARRUKO HARREMANAK ESTUTU
Jende talde
batean harremanak estutzea izango da
guk jorratuko dugun gaia. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde baten barruan kideen arteko erlazioak
onak eta estuak izatea. Denok dakigu elkarlanean hobeto funtzionatzen dela
bakarrik baino.
Harreman estuak
sortzeko, ezinbestekoa da lehenik, beste pertsonekin dugun konfiantza handitzea edo estutzea. Azken batean, beste pertsonan ez
badugu konfiantza, gu bion arteko harremana hotz-itu egingo da, ondorioz, gure
lagun erlazioak ez du aurrerapausorik emango.
Gure helburu nagusiak, pertsonen baloreak ikasi eta barneratzea izango dira, hala nola,
laguntasuna, lankidetza, elkarkidetza, etab landuz. Honetarako, jolasa erabiliko
dugu tresna moduan. Jolasa oso interesgarria eta motibagarriak bihurtzen
dituzte jorratu beharrekoak.. Hots, teknika hau gauzatzean, oso nabaria da
kideen arteko komunikazioa handituko dela. Beste era batean esanda, kideen
arteko laguntasuna zerotik goraka egingo duela.
jueves, 24 de octubre de 2013
IRAKASLEEN ELKARRIZKETEN ONDORIOAK
Talde barruan,
irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa desberdinak abiauntu hartuta,
ikasitakoa bateratu eta amankomunean jarri ditugu. Ikasitakoa sailkatuz,
ondorio desberdinak atera ditugula esan genezake. Hona emen gure ondorioak:
·
Irakasle baten funtzioa:
o
Bokazioa izatea.(pedagogia,psicología,kontzientzia).
Barnean eramaten den zerbait da. Ez baduzu gustoso umeekin haritzea, irakasle
txarra izango zara,
o
Beste irakasleekin
harreman onak izatea.
o
Arduratsua izatea.
o
Ikasleekin konektatu. Kasu hau oso berezia dela esan
genezake, hau da, ikasle bat irakasle baten oroitzapen onak baditu, bere lana ondo egin duen seinale izango da.
o
Arazo guztiak
soluzioa dutela irakatsi behar zaie ikasleei. Arazo oso larria izan harren, soluzioa
bilatzen lagundu behar zaie.
o
Hazerreak eta mala letxeak alde batera utzi behar dira.
Etxeko arazoak alde baten utzi.
o
Klase bat ematerako orduan urduri egon harren, ezin da
nabaritu. Hau da, ikasleak urduri zaudela nabaritzen badute, agian baten- bat
horretaz aprobetxatuko da.
o
Limiteak ezarri behar dira. Lehen egunetan batit bat.
Konfidantza asko lehenengo egunetik txarra izan ahal da.
o
Ikasleak motibatu behar. Honetarako, metodo desberdinak
erabiliz.
o
Etiketak ipintzea erraza da.
§
Notak, objetiboki
jartzen zaiatu.
o
PRAKTIKAK OSO GARRANTZITSUAK dira. Aprobetxatu beharreko
zerbait da.
o
Gurasoekin harreman ona izatea gomendatzen da. Hala ere,
Kontuz! Guraso asko oso astunak bai dira.
·
Gaur egungo Hezkuntzaren egoera:
o
Hezkuntza sistema gaizki planteatuta dago. 16 urterarte
denok eskolan egon behar dute, eta askok oso garbi dute ez dutela
ikastea nahi eta adibidez ziklo bat egitea nahi dutela.
o
Irakasten diren gauza asko ez dira ezertarako balio. -Klaseak
dinamizatzea, hots, liburu gutxiago erabili eta berbatan gehiago, aktibitate desberdinak egin..
o
FRAKASO ESKOLAR inbentatutako termino bat da.
o
Irakasleekikoi errespetua gero eta txikiagoa da.
domingo, 20 de octubre de 2013
ELKARRIZKETARI BURUZKO GOGOETA
Elkarrizketa egiterako orduan,oso gustura eta giro paregabe batean murgildu naiz.
Hautatu dudan irakaslea, DBH 1 eta 2-ko plastikako klaseak eman zidan pertsona da. Honi ezker, nire kreatibitate maila eta arteetako miresgarritasuna haunditu zela esan nezake.
Beste akde batetik, elkarrizketa hitza entzun nuenean pertsona hau gogoratu nuen. Oso berritsua denez, ez nituen arazorik izan denbora kontuan. Galdera bat egiten nionean, horri buruz zakonki hitz egiten bait zuen. Hots, gaia osotasunean jorratzen zuen. Egin nituen galderei buruz, bera ere gustura egoteko egin nituen. Bere ikuspegi profesionalak harritu ninduen. Bere esperientzia kontatzen hari zenean emozio puntu batekin kontatzen zidala nabarmendu nion.
Egitan, oso gustukoa duela irakastea konturatu nintzen. Berak kontatu zidan, txikitatik gustuko zuela besteei irakastea eta gainera bere ustetan ondo irakasten zuela. Horregatik hasi zen eskolako umeak hezten.
Elkarrizketa hau oso baliogarria izan da niretzat. Irakasle baten ikuspegi orokorra nahiz zehatza hobeto ulertzen ikasi dut. Baita bere jarrera nolakoa izan behar den ikusi dut.
Nabarmendu naiz, ematen duena baina konplikatuagoa dela heztea. Baina benetan gustukoa baduzu ondo egingo duzula ere. Hots, Irakasle bat jaio egiten dela eta ez sortu.

lunes, 14 de octubre de 2013
Hezkuntzari buruzko Mapa kontzeptuala
Hona hemen 4 testu irakurri ondoren egindako mapa kontzeptuala.
Espero dugu argi eta garbi ulertzea.
miércoles, 2 de octubre de 2013
EZ DIRA ETIKETA BAT, PERTSONAK BAIZIK
Irakalse baten eginkizuna ez da ikasle bati etketa bat ipintzea. Hau da, gela batean, ez daude "onak" eta "txarrak".Ikasleak baizik. Pertsona bakoitza mundu bat da eta horregatik, pertsona horrek duen gauza positiboekin bakarrik zentratu eta garrantsia eman beharko diogu.
Gure eginkizuna irakasle moduan, neska-mutikoei konfidantza ematea eta trasmititzekoa izan beharko da. Azken finean, gura gabe eta jakin gabe, ez ditugu gure keinuan, ahotz intonazioak.. kontrolatzen. Hori dela eta, ikasle "txarrak" eta "onak" maila berdinean zerbait txarto egiten duenean. Gure esprezioa batekin zein bestearekin desberdina izango da."Txarrari" aurpegi arraroa ipiniko diogu. Aldiz, "onari" aurpegi normala ipiniko diogu.
Beste alde batetik, esan beharra daukat, ikasle "txar" horiek egunen batean ikasgai bateko azterketa bat gainditzean, gu geuk zalantza jartzen dugu bere kalifikazio nota. Eta kasuan kasu, azterketa hori berriz errepikatzeko eskatzen diogu ikasle horri. Irakasleak jarrera hau artuta, ikaslearen konfidantza guztia galduko du.
Len aipatu dudan bezala, hezkuntzako irakasle askok ez diote inportantzia handia ematen pertsonei. Etiketari baizik. Adibidez, eskola batean bi talde berdinak egon harren, irakasleak talde bat bestea baino hobeagoa dela uste badu, benetan talde hori hobea izango da. Irakasleak ahalegin guztiak eta bere esku dagoena emando zu bere ikasleen hezkuntza maila handitu dadin. Aldiz, pentsatzen badugu talde txarra dela, ez diogu hainbeste garrantsi emango gure eginkizunari eta beraz haien hezkuntza errendimendua txikiagoa izango da.
Hau guztia esan ostean, uste dut, irakasle on baten funtzioa bere ikasleak benetan ezagutzea izan behar dela. Haien betebeharrak hazetu eta gauza honak potentziatu.

sábado, 28 de septiembre de 2013
Pirritx Porrotx pailazoak
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Maite Iturbe EiTBko zuzendariari eskatu dio irrati eta telebista kate publikoak ez dezala Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik eskaini, argudiatuta "ETA erakunde terroristako presoak" babesten dituztela. Ohar baten bidez jakinarazi du eskaria Urkijok. Iñigo Lamarca EAEko arartekoari ere bidali dio eskearen kopia bat, "haurren eskubideen defentsan" auzian esku hartu behar duela uste badu. Izan ere, Urkijoren iritziz, "kalte konponezinak" eragin diezazkiekete pailazoek umeei; "Bikote horren mezuak errealitate partziala, desitxuratua eta zitala" irudikatzen duela uste du.
Eskari bera egin zuen atzo Covite elkarteak. Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak adierazi zuen pailazoek “beren irudia” erabiltzen dutela txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”. Gaineratu zuen pailazo horiek ez dutela “oztoporik azaltzen umeen zaurgarritasunaz aprobetxatu eta ETA erakundea eta bere ingurua biktimatzat jotzeko”
Eta orain zer egingo dugu euskaldunok gure irrien lagunik gabe?
Lehen hezkuntzako ikasle bezala, nire kezka adierazi nahi nuke goian agertutzen den irakarkiari buruz. Argi eta garbi dago, Euskal Herriko neska-mutiko gehienek pailazo hauei ezker gauza asko ikasten dutela oso modu egokian eta dibertigarrian. Hala nola, kantuen bidez, ikuskisuna behatzean, giza harremanetan nahiz norberaren baloreak handitzen dituzte. Horregatik, ikasteko oso tresna ona dela uste dut. Azken batean irribarrea bermatzen duten lagunekin hobeto ikasten dela uste dut.
Egia da, irrien lagunak ikastola elkarteekin harreman ona izan dutela. Eta azken finean pailazoak desagrentzen badira, ikastolen zati bat kentzea modukoa izango da.
Amaitzeko, aipatu behar dudan bakarra hauxe da: Zorte ona opa diet irrien lagun maitagarriei.
sábado, 21 de septiembre de 2013
Gaur egungo Hezkuntza Sistema/ Paradigma del Sistema Educativo
Hona hemen bideo interesgarri bat. Bertan, gaur egungo hezkuntza sistema nola antolatuta dagoen ikusten da.
Gure sistema hau XIX.mendean sortu zen. Ilustrazio epokan aurrera eraman zelan sistema hau, beraz, industria iraultzako Hezkuntza sisteman ikasten dugula esan genezake. Hezkuntza sistema, gizarteak sortzen duten pertsonen hezkuntzarako eratzen dituen erakunde eta prozesuen multzoa da.
Lehen pentsatzen zen unibertsitateko titulua izanten zutenek, lan ona izango zutela, gaur egun aldiz, hobe da ikasketan izatea ez izatea baino. Baina hala ere, honek ez du esan nahi lana aurkituko dugunik.
Argi eta garbi dago, gaur egungo biztanle askok gure sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik Youtuben aurkitutako animazio txiki bat aipatuko dut.
Ea gustuko duzuen

jueves, 19 de septiembre de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)