Jarraian datorren hitz multzo honetan, aurtengo lehenengo lauhilabetekoan ikasitako guztiari buruzkoa izango da. Egia esateko, gauza asko ikasi eta barneratu ditudala uste dut. Klasean jorratu ditugun gai askoren inguruan nire jakintza handitu dela esan nezake, hau da , nekiena baino askoz gehiago dakit orain. Adibidez, hezkuntza sistema zer den, zelako curriculuma dagoen, gizartearen eragina hezkuntzan, irakaslearen lana zelan egin behar den, ikasleen hartu emanak eta jarrerak, teknologia berriei, eta erabilitako teknologia berriei buruz hitz egingo da. Horregatik, ondoren datozen paragrafoak hori buruzkoak izango dira.
Hezkuntza ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Hezkuntza sistemaren barruan, bi etapa derrigorrezkoak daude, hau da, pertsona guztientzat derrigorrezkoak diren erakundeak dira. Hala nola, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.
Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera pasatzeko zubi moduan izana. Kasu horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea da eskola.
Hezkuntza sisteman ematen diren gaiak, arauak, liburuak, etab. gobernuak ezartzen ditu. Hots, arlo hau jorratzeko, hezkuntzako erakunde bat sortzen da, eta hauen betebeharra ikasturte berrietako plana egitea izango da, hau da, azken batean, curriculuma osatzean datza. Gainera, gobernuaren esku-hartzea dagoenez, beraien ideologia ezarriko dute modu zuzen batean. Adibidez, gaur egun PP- du boterea Espainian, eta beraz, LOMCE plana martxan jarri nahi dute.
Badirudi, hezkuntza sistemak eragin zuzena du gizartearengan. Hots,kultura, maila soziala eta ohiturak modu baten edo beste baten aldatzen joan dira, eta gaur egun hezkuntza sisteman parte izatea familia gehienen eginkizun eta betebehar garbia da.
Alde batetik, ikasgai honetan, metodologia desberdina erabili dugula uste dut, hau da, talde lanetan asko aritu garenez, ikaskideei esker nire buruarentzat ezjakinak ziren hainbat gairi buruzko informazioa eta jakintzaz hitz egin dugunez, ondorioz, ikaskideekin ikasi dudala uste dut. Hau da, besteen azalpenak entzunez eta barneratzean, gauza berriak ikasi ditut. Hala nola, hezkuntza sisteman jorratu beharreko hainbat gai; distiplina, adimen emozionala, autoestima, integrazioa, tratu txarrak, bakerako hezkuntza, LOE vs LOMCE, irakasle on baten papera zelakoa izan behar duen eta Euskal Herriko hezkuntza sistema zelakoa den ikasi dut.
Beste alde batetik, irakaskuntzan aritzea zer den gehiago lantzeko aukera eman didala uste dut. Hau da, maila batez irakasle ideala zer den eta bere betebeharrak zeintzuk diren ikasi dut. Irakasle ideala zelakoa izan behar den erreparatuz, bokaziodun pertsona bat izan behar du, harreman onak izaten dituen pertsona bat, hots, ikasle-irakasle arteko hartu emanak zentzuk zuzentzen dakiena, konfiantza eman behar duena eta motibazioa landu behar duena. Laburbilduz, umeen gidaria den pertsona bat da.
Betebeharrei erreparatuz, esan nezake, ikasleak irakatsi eta hezteko helburua izango duela.
Gainera,irakasle talde barruan, tutoretzari buruz jorratu gara. Hau da, tutorearen lana zelakoa izan behar duen murgildu gara, eta benetan antzeman dut ez dela bat ere erraza tutorearen lana. Tutoretza- plana ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura da. Bertan, oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua. Tutorearen funtzioa, guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez (bakarka zein taldeka) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzea da. Beste era baten esanda, gogoeta, ekintza eta ebaluazio prozesuak dira.
Tutoretzari buruzko, film txiki bat egin behar izan genuen, zehazki, tutoreak lehen hiruhilabetekoa bukatu eta gero, ikasle baten gurasoekin izan zuen bilera izan zen. Grabaketa egin baino aurretik, tutore batek bilerak noiz egiten dituen (kurtso hasiera, erdialdean, bukaeran eta kasu espezialetan) , zertarako balio duen, elkarrizketa egiteko zelako giroa sortu behar duen irakasleak, hau da, tutorearen jarrera oso premiazkoa izango da (adeitasuna, jarrera positiboz hitz egitea, tonu positiboa erabiltzea, sinpatia, entzuten jakitea, etab) , elkarrizketara eraman beharrekoak (ikaslearen informazioa, ikasgaien helburuak, nota boletina…) eta zelakoa izan behar den planifikazioari (elkarrizketa egiteko gidoia) buruzko informazioa batu ondoren, grabaketa egin genuen. Eta aurretik prestatuta izan harren, momentuan urduritasuna ematen duela nabarmendu ginen. Laburbilduz, esan nezake, lan potoloa izan harren, oso polita izan dela, eta pertsonalki oso baliagarria izan dela.
Amaitzeko, blogari egingo diot erreferentzia. Oso tresna baliagarria iruditu zaidala aipatu behar du, azken batean, Juan Abasolorekin elkar komunikatzeko tresna oso egokia izan da., hau da, metodo erabilgarria izan da. Bertan hezkuntza sistemari buruzko gogoeta asko egin ditugu, eta horrek pentsatzeko aukera eman digula uste dut. Gainera, gaur egun, teknologia gabe ezin dugu “iraun” eta ikasteko modu egokia iruditu zait.
Besterik gabe, lauhilabeteko honetan ikasi dudana kontuan izanda, nire irakasle ideala hobeto garatzen eta sakontzen trebatu naiz.
Esker mila guztiagatik.
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza sistema. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza sistema. Mostrar todas las entradas
sábado, 14 de diciembre de 2013
jueves, 24 de octubre de 2013
IRAKASLEEN ELKARRIZKETEN ONDORIOAK
Talde barruan,
irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa desberdinak abiauntu hartuta,
ikasitakoa bateratu eta amankomunean jarri ditugu. Ikasitakoa sailkatuz,
ondorio desberdinak atera ditugula esan genezake. Hona emen gure ondorioak:
·
Irakasle baten funtzioa:
o
Bokazioa izatea.(pedagogia,psicología,kontzientzia).
Barnean eramaten den zerbait da. Ez baduzu gustoso umeekin haritzea, irakasle
txarra izango zara,
o
Beste irakasleekin
harreman onak izatea.
o
Arduratsua izatea.
o
Ikasleekin konektatu. Kasu hau oso berezia dela esan
genezake, hau da, ikasle bat irakasle baten oroitzapen onak baditu, bere lana ondo egin duen seinale izango da.
o
Arazo guztiak
soluzioa dutela irakatsi behar zaie ikasleei. Arazo oso larria izan harren, soluzioa
bilatzen lagundu behar zaie.
o
Hazerreak eta mala letxeak alde batera utzi behar dira.
Etxeko arazoak alde baten utzi.
o
Klase bat ematerako orduan urduri egon harren, ezin da
nabaritu. Hau da, ikasleak urduri zaudela nabaritzen badute, agian baten- bat
horretaz aprobetxatuko da.
o
Limiteak ezarri behar dira. Lehen egunetan batit bat.
Konfidantza asko lehenengo egunetik txarra izan ahal da.
o
Ikasleak motibatu behar. Honetarako, metodo desberdinak
erabiliz.
o
Etiketak ipintzea erraza da.
§
Notak, objetiboki
jartzen zaiatu.
o
PRAKTIKAK OSO GARRANTZITSUAK dira. Aprobetxatu beharreko
zerbait da.
o
Gurasoekin harreman ona izatea gomendatzen da. Hala ere,
Kontuz! Guraso asko oso astunak bai dira.
·
Gaur egungo Hezkuntzaren egoera:
o
Hezkuntza sistema gaizki planteatuta dago. 16 urterarte
denok eskolan egon behar dute, eta askok oso garbi dute ez dutela
ikastea nahi eta adibidez ziklo bat egitea nahi dutela.
o
Irakasten diren gauza asko ez dira ezertarako balio. -Klaseak
dinamizatzea, hots, liburu gutxiago erabili eta berbatan gehiago, aktibitate desberdinak egin..
o
FRAKASO ESKOLAR inbentatutako termino bat da.
o
Irakasleekikoi errespetua gero eta txikiagoa da.
lunes, 14 de octubre de 2013
Hezkuntzari buruzko Mapa kontzeptuala
Hona hemen 4 testu irakurri ondoren egindako mapa kontzeptuala.
Espero dugu argi eta garbi ulertzea.
sábado, 21 de septiembre de 2013
Gaur egungo Hezkuntza Sistema/ Paradigma del Sistema Educativo
Hona hemen bideo interesgarri bat. Bertan, gaur egungo hezkuntza sistema nola antolatuta dagoen ikusten da.
Gure sistema hau XIX.mendean sortu zen. Ilustrazio epokan aurrera eraman zelan sistema hau, beraz, industria iraultzako Hezkuntza sisteman ikasten dugula esan genezake. Hezkuntza sistema, gizarteak sortzen duten pertsonen hezkuntzarako eratzen dituen erakunde eta prozesuen multzoa da.
Lehen pentsatzen zen unibertsitateko titulua izanten zutenek, lan ona izango zutela, gaur egun aldiz, hobe da ikasketan izatea ez izatea baino. Baina hala ere, honek ez du esan nahi lana aurkituko dugunik.
Argi eta garbi dago, gaur egungo biztanle askok gure sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik Youtuben aurkitutako animazio txiki bat aipatuko dut.
Ea gustuko duzuen
Gure sistema hau XIX.mendean sortu zen. Ilustrazio epokan aurrera eraman zelan sistema hau, beraz, industria iraultzako Hezkuntza sisteman ikasten dugula esan genezake. Hezkuntza sistema, gizarteak sortzen duten pertsonen hezkuntzarako eratzen dituen erakunde eta prozesuen multzoa da.
Lehen pentsatzen zen unibertsitateko titulua izanten zutenek, lan ona izango zutela, gaur egun aldiz, hobe da ikasketan izatea ez izatea baino. Baina hala ere, honek ez du esan nahi lana aurkituko dugunik.
Argi eta garbi dago, gaur egungo biztanle askok gure sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik Youtuben aurkitutako animazio txiki bat aipatuko dut.
Ea gustuko duzuen
viernes, 20 de septiembre de 2013
Finlandian erabiltzen den hezkuntza sistema
Orain dela egun batzuk interneten hezkuntzari buruz artikulu, bideo, argazki... desberdinak aurkitzeko eskatu zigun irakaslea. Behin informazioa bilatzen hasi nintzenean, Finlandian hezkuntza sistema berezi eta eraginkorra ematen duen bat erabiltzen dela konturatu nintzen.
Artikulu ezberdin batzuk irakurri ondoren, interesgarria iruditu zitzaidan artikulu bat aurkitu nuen, non Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema azaltzen duen: umeak 7 urterarte ez dira ikastolara joaten, beste herrialdeekin konparatuz urtean zehar ume finlandiarrak ikastolan ordu gutxiago pasatzen dituzten, Finlandian aurreskolatik unibertsitatera heldu arte doaineko hezkuntza eskeintzen da...
Gai honekin lotuta, Youtuben bideo desberdinak bilatzen egon nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan dokumental bat aurkitu nuen. Hona hemen aipatutako dokumentala:
Artikulu ezberdin batzuk irakurri ondoren, interesgarria iruditu zitzaidan artikulu bat aurkitu nuen, non Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema azaltzen duen: umeak 7 urterarte ez dira ikastolara joaten, beste herrialdeekin konparatuz urtean zehar ume finlandiarrak ikastolan ordu gutxiago pasatzen dituzten, Finlandian aurreskolatik unibertsitatera heldu arte doaineko hezkuntza eskeintzen da...
Gai honekin lotuta, Youtuben bideo desberdinak bilatzen egon nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan dokumental bat aurkitu nuen. Hona hemen aipatutako dokumentala:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)