Orain dela egun batzuk interneten hezkuntzari buruz artikulu, bideo, argazki... desberdinak aurkitzeko eskatu zigun irakaslea. Behin informazioa bilatzen hasi nintzenean, Finlandian hezkuntza sistema berezi eta eraginkorra ematen duen bat erabiltzen dela konturatu nintzen.
Artikulu ezberdin batzuk irakurri ondoren, interesgarria iruditu zitzaidan artikulu bat aurkitu nuen, non Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema azaltzen duen: umeak 7 urterarte ez dira ikastolara joaten, beste herrialdeekin konparatuz urtean zehar ume finlandiarrak ikastolan ordu gutxiago pasatzen dituzten, Finlandian aurreskolatik unibertsitatera heldu arte doaineko hezkuntza eskeintzen da...
Gai honekin lotuta, Youtuben bideo desberdinak bilatzen egon nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan dokumental bat aurkitu nuen. Hona hemen aipatutako dokumentala:
KENDU HITZEN BIDEZKO EGIAZTAPENA
ResponderEliminarHori egindakoan abisatu, nik zuena irakurtzen segitzeko. Bitartean ez dut gehiago idatziko zuenean.
----------------------------------------
Finlandiak askorako ematen du. Hezkuntza ikuspegira soilik begiratuta, gauza batzuk pentsa litezke. Alkoholismoa, andrazkoen aurkako biolentzia, suzko armekin burututako hilketa masiboak eta abar kontuan izanda, ikuspegia beste bat litzateke.
Zalantza barik, PISA garrantzitsua balitz, horiek izan behar dira gure iparra.
Beste alde batetik, interesgarria izan liteke horiei buruzko jinformazioa ABCk horrela ematen badu, horren atzean informatzeaz gain zer eragin nahi den..