sábado, 28 de septiembre de 2013
Pirritx Porrotx pailazoak
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Maite Iturbe EiTBko zuzendariari eskatu dio irrati eta telebista kate publikoak ez dezala Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik eskaini, argudiatuta "ETA erakunde terroristako presoak" babesten dituztela. Ohar baten bidez jakinarazi du eskaria Urkijok. Iñigo Lamarca EAEko arartekoari ere bidali dio eskearen kopia bat, "haurren eskubideen defentsan" auzian esku hartu behar duela uste badu. Izan ere, Urkijoren iritziz, "kalte konponezinak" eragin diezazkiekete pailazoek umeei; "Bikote horren mezuak errealitate partziala, desitxuratua eta zitala" irudikatzen duela uste du.
Eskari bera egin zuen atzo Covite elkarteak. Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak adierazi zuen pailazoek “beren irudia” erabiltzen dutela txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”. Gaineratu zuen pailazo horiek ez dutela “oztoporik azaltzen umeen zaurgarritasunaz aprobetxatu eta ETA erakundea eta bere ingurua biktimatzat jotzeko”
Eta orain zer egingo dugu euskaldunok gure irrien lagunik gabe?
Lehen hezkuntzako ikasle bezala, nire kezka adierazi nahi nuke goian agertutzen den irakarkiari buruz. Argi eta garbi dago, Euskal Herriko neska-mutiko gehienek pailazo hauei ezker gauza asko ikasten dutela oso modu egokian eta dibertigarrian. Hala nola, kantuen bidez, ikuskisuna behatzean, giza harremanetan nahiz norberaren baloreak handitzen dituzte. Horregatik, ikasteko oso tresna ona dela uste dut. Azken batean irribarrea bermatzen duten lagunekin hobeto ikasten dela uste dut.
Egia da, irrien lagunak ikastola elkarteekin harreman ona izan dutela. Eta azken finean pailazoak desagrentzen badira, ikastolen zati bat kentzea modukoa izango da.
Amaitzeko, aipatu behar dudan bakarra hauxe da: Zorte ona opa diet irrien lagun maitagarriei.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ia egijje ete dan on iruzkinak idatzi deikezana.
ResponderEliminarBalitz, honen ganeko iruzkina imeilez hartunikue dona.