domingo, 29 de septiembre de 2013

LOMCE-ren kontrako manifestazioak

Joan zen astean, LOE-k eta LOMCE-k zuten atal positiboak eta negatiboak aurkeztea tokatu zitzaidan ikaskide batzuen aurrean. Informazioa bilatu eta aztertu ondoren, nahiko argi gelditu zitzaidan Wert ministroak ezarri nahi duen hezkutza erreformak alderdi negatibo asko dituela nire iritsiz. Hona hemen LOMCE erreformarekin ados ez nagoen puntu batzuk azaltzen ditut:

- Pribatizazioa: Hezkuntza erreforma honek atea irekitzen dio irakaskuntzaren pribatizazio handiagoari, ituntze-formula zabaltzen baitu.
- Doktrinaendua: Herritartasunari buruzko irakasgaia desagertzeak, lege hau inposatzen dutenen parametroen arabera, doktrinamendua desagerrarastea dakar.
- Lehiakortasuna: Etengabeko ebaluazioak oztopo-lasterketak dira eta ikastetxeen arteko lehia sustatzen du, emaitzak publikoak izango direlako.

Nire iritziaz aparte, Youtuben bideo batzuk bilatzen egon naiz, gendeak LOMCE-ri buruz daukan iritzia jakiteko, eta 2013-ko Maiatzaren 9an LOMCE-ren kontra egondako manifestazioekin zerikusia duten bideo asko aurkitu ditut. Hau izan da horietariko bat:




Bideo hau bilatu ondoren, hezkuntza erreforma hau babesten duten pertsonen iritzia aurkitzen saiatu naiz, baina baliogarria den informaziorik ez dut aurkitu.

1 comentario:

  1. Agian, bilaketak sakonagoak izan behar dira (eta, agian, bilaketak eraginkorragoak izan daitezem ikasi beharra ere izan dezakezu).
    Zehazki zuk idatzitakoaren gainean ikuspegi bitatik oharrak:
    a) Irakaslea izan behar duzunez, irakaslearen ikuspegiari oratu behar zenioke, ez ikaslearenari.
    b) Duzun ikuskera politikoa zaindu, elikatu eta elikatu. Nik ederto deritzot, zuk hala ikusiz gero, hemen, Espainian, hezkuntza erreformari aurre egin beharrari oratu beharrari. Baina, erabat oker egon baninteke ere, uste dut zuk pentsatu behar zenukeela, akaso, hemen, Euskal Herrian, espainiar erreformaren aurrean gure markoa eraiki behar dugula. Hori ere ondo egongo litzateke; hain ondo ez dago gauza bat: zer pentsatu argi ez izatea.
    Ea, beharrera!

    ResponderEliminar