Orain aste batzuk, tutoretzari buruz hitz egiten eta informazioa
jasotzen hasi ginen. Egia da, orain arte izan dugun jarrera, ikasle baten
ikuspegitik izan dela, eta horregatik, irakaslearen paperean jartzean,
konturatu nahiz tutore batek duen lan “estra” hori benetan konplikatua dela.
Hasteko, tutore bat bere ikasle baten gurasoekin egin behar duen lehen
elkarrizketan, ikaslearen informazio pertsonala eta akademikoaz barne, ikasle
horren familia mota zelakoa den ezagutu beharko du. Hau da, ez da berdina
izango, familia tradizional batekin elkarrizketa izatea eta banandua dagoen
familia baten elkarrizketa.
Zergatik aipatzen dut hau? Azken batean, ikaslea zer motatako kulturak,
tradiziok, ingurugiro, maila sozioekonomiko, etab-ek elkarrizketa egiterakoan kontuan izan
beharreko gauzak izango dira. Gainera, elkarrizketa giro erosoan eta aproposean
egiteko trikimailu ezin hobeak dira.
Beste alde batetik, ikaslea ezagutzea sustatu behar dela uste dut.
Pertsona bakoitza desberdinak garelako, eta horregatik “etiketak ” alde batera
utzita, ikaslea ezagutzeko aukera izango dugu eta aldi berean ikaslea irakaslea
ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Esan beharra daukat, ikaslearen nota
akademikoei buruzko informazioa bere gurasoei transmititzea askotan ez dela bat
ere erosoa izaten, horregatik, komenigarriagoa izaten da elkarrizketa
hasterakoan, haurraren gauza positiboez hitz egiteaz, eta gero modu ez
erasokorrean gauza negatiboez hitz egiten hastea.
Bukatzeko, aipatu beharra dut, gure kasu “hipotetiko” bakarrari egin
geniola, eta izugarrizko lana iruditu zitzaigula. Horregatik, nabarmendu nahi
dut, benetan talde oso baten tutorea izatea izugarrizko pisua duela. Azken
batean, tutorea, ikaslearen garapenaren gidaria izan beharko da, ahal duen
guztietan laguntzeko.
Baina lana egin ahala lana egiten ere ikasten da; oraingo lan handi-handia izan da tutore lana zer izan daitekeen irudikatzea. Asko da, bai, baina irakastaldean hezitzaile jardutea oztopatu artekoa ez da izaten.
ResponderEliminar