miércoles, 11 de diciembre de 2013

TUTORE LANAK

Orain aste batzuk, tutoretzari buruz hitz egiten eta informazioa jasotzen hasi ginen. Egia da, orain arte izan dugun jarrera, ikasle baten ikuspegitik izan dela, eta horregatik, irakaslearen paperean jartzean, konturatu nahiz tutore batek duen lan “estra” hori benetan konplikatua dela.

Hasteko, tutore bat bere ikasle baten gurasoekin egin behar duen lehen elkarrizketan, ikaslearen informazio pertsonala eta akademikoaz barne, ikasle horren familia mota zelakoa den ezagutu beharko du. Hau da, ez da berdina izango, familia tradizional batekin elkarrizketa izatea eta banandua dagoen familia baten elkarrizketa.

Zergatik aipatzen dut hau? Azken batean, ikaslea zer motatako kulturak, tradiziok, ingurugiro, maila sozioekonomiko, etab-ek  elkarrizketa egiterakoan kontuan izan beharreko gauzak izango dira. Gainera, elkarrizketa giro erosoan eta aproposean egiteko  trikimailu ezin hobeak dira.

Beste alde batetik, ikaslea ezagutzea sustatu behar dela uste dut. Pertsona bakoitza desberdinak garelako, eta horregatik “etiketak ” alde batera utzita, ikaslea ezagutzeko aukera izango dugu eta aldi berean ikaslea irakaslea ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Esan beharra daukat, ikaslearen nota akademikoei buruzko informazioa bere gurasoei transmititzea askotan ez dela bat ere erosoa izaten, horregatik, komenigarriagoa izaten da elkarrizketa hasterakoan, haurraren gauza positiboez hitz egiteaz, eta gero modu ez erasokorrean gauza negatiboez hitz egiten hastea.


Bukatzeko, aipatu beharra dut, gure kasu “hipotetiko” bakarrari egin geniola, eta izugarrizko lana iruditu zitzaigula. Horregatik, nabarmendu nahi dut, benetan talde oso baten tutorea izatea izugarrizko pisua duela. Azken batean, tutorea, ikaslearen garapenaren gidaria izan beharko da, ahal duen guztietan laguntzeko.







1 comentario:

  1. Baina lana egin ahala lana egiten ere ikasten da; oraingo lan handi-handia izan da tutore lana zer izan daitekeen irudikatzea. Asko da, bai, baina irakastaldean hezitzaile jardutea oztopatu artekoa ez da izaten.

    ResponderEliminar