Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

sábado, 14 de diciembre de 2013

ZER IKASI DUT?

Jarraian datorren hitz multzo honetan, aurtengo lehenengo lauhilabetekoan ikasitako guztiari buruzkoa izango da. Egia esateko, gauza asko ikasi eta barneratu ditudala uste dut. Klasean jorratu ditugun gai askoren inguruan nire jakintza handitu dela esan nezake, hau da , nekiena baino askoz gehiago dakit orain. Adibidez, hezkuntza sistema zer den, zelako curriculuma dagoen, gizartearen eragina hezkuntzan, irakaslearen lana zelan egin behar den, ikasleen hartu emanak eta jarrerak, teknologia berriei, eta erabilitako teknologia berriei buruz hitz egingo da. Horregatik, ondoren datozen paragrafoak hori buruzkoak izango dira.

 Hezkuntza ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Hezkuntza sistemaren barruan, bi etapa derrigorrezkoak daude, hau da, pertsona guztientzat derrigorrezkoak diren erakundeak dira. Hala nola, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera pasatzeko zubi moduan izana. Kasu horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea da eskola.

 Hezkuntza sisteman ematen diren gaiak, arauak, liburuak, etab. gobernuak ezartzen ditu. Hots, arlo hau jorratzeko, hezkuntzako erakunde bat sortzen da, eta hauen betebeharra ikasturte berrietako plana egitea izango da, hau da, azken batean, curriculuma osatzean datza. Gainera, gobernuaren esku-hartzea dagoenez, beraien ideologia ezarriko dute modu zuzen batean. Adibidez, gaur egun PP- du boterea Espainian, eta beraz, LOMCE plana martxan jarri nahi dute.

 Badirudi, hezkuntza sistemak eragin zuzena du gizartearengan. Hots,kultura, maila soziala eta ohiturak modu baten edo beste baten aldatzen joan dira, eta gaur egun hezkuntza sisteman parte izatea familia gehienen eginkizun eta betebehar garbia da.

 Alde batetik, ikasgai honetan, metodologia desberdina erabili dugula uste dut, hau da, talde lanetan asko aritu garenez, ikaskideei esker nire buruarentzat ezjakinak ziren hainbat gairi buruzko informazioa eta jakintzaz hitz egin dugunez, ondorioz, ikaskideekin ikasi dudala uste dut. Hau da, besteen azalpenak entzunez eta barneratzean, gauza berriak ikasi ditut. Hala nola, hezkuntza sisteman jorratu beharreko hainbat gai; distiplina, adimen emozionala, autoestima, integrazioa, tratu txarrak, bakerako hezkuntza, LOE vs LOMCE, irakasle on baten papera zelakoa izan behar duen eta Euskal Herriko hezkuntza sistema zelakoa den ikasi dut.

 Beste alde batetik, irakaskuntzan aritzea zer den gehiago lantzeko aukera eman didala uste dut. Hau da, maila batez irakasle ideala zer den eta bere betebeharrak zeintzuk diren ikasi dut. Irakasle ideala zelakoa izan behar den erreparatuz, bokaziodun pertsona bat izan behar du, harreman onak izaten dituen pertsona bat, hots, ikasle-irakasle arteko hartu emanak zentzuk zuzentzen dakiena, konfiantza eman behar duena eta motibazioa landu behar duena. Laburbilduz, umeen gidaria den pertsona bat da.

 Betebeharrei erreparatuz, esan nezake, ikasleak irakatsi eta hezteko helburua izango duela. Gainera,irakasle talde barruan, tutoretzari buruz jorratu gara. Hau da, tutorearen lana zelakoa izan behar duen murgildu gara, eta benetan antzeman dut ez dela bat ere erraza tutorearen lana. Tutoretza- plana ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura da. Bertan, oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua. Tutorearen funtzioa, guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez (bakarka zein taldeka) eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzea da. Beste era baten esanda, gogoeta, ekintza eta ebaluazio prozesuak dira.

 Tutoretzari buruzko, film txiki bat egin behar izan genuen, zehazki, tutoreak lehen hiruhilabetekoa bukatu eta gero, ikasle baten gurasoekin izan zuen bilera izan zen. Grabaketa egin baino aurretik, tutore batek bilerak noiz egiten dituen (kurtso hasiera, erdialdean, bukaeran eta kasu espezialetan) , zertarako balio duen, elkarrizketa egiteko zelako giroa sortu behar duen irakasleak, hau da, tutorearen jarrera oso premiazkoa izango da (adeitasuna, jarrera positiboz hitz egitea, tonu positiboa erabiltzea, sinpatia, entzuten jakitea, etab) , elkarrizketara eraman beharrekoak (ikaslearen informazioa, ikasgaien helburuak, nota boletina…) eta zelakoa izan behar den planifikazioari (elkarrizketa egiteko gidoia) buruzko informazioa batu ondoren, grabaketa egin genuen. Eta aurretik prestatuta izan harren, momentuan urduritasuna ematen duela nabarmendu ginen. Laburbilduz, esan nezake, lan potoloa izan harren, oso polita izan dela, eta pertsonalki oso baliagarria izan dela.

 Amaitzeko, blogari egingo diot erreferentzia. Oso tresna baliagarria iruditu zaidala aipatu behar du, azken batean, Juan Abasolorekin elkar komunikatzeko tresna oso egokia izan da., hau da, metodo erabilgarria izan da. Bertan hezkuntza sistemari buruzko gogoeta asko egin ditugu, eta horrek pentsatzeko aukera eman digula uste dut. Gainera, gaur egun, teknologia gabe ezin dugu “iraun” eta ikasteko modu egokia iruditu zait. 

Besterik gabe, lauhilabeteko honetan ikasi dudana kontuan izanda, nire irakasle ideala hobeto garatzen eta sakontzen trebatu naiz. Esker mila guztiagatik.

miércoles, 11 de diciembre de 2013

TUTORE LANAK

Orain aste batzuk, tutoretzari buruz hitz egiten eta informazioa jasotzen hasi ginen. Egia da, orain arte izan dugun jarrera, ikasle baten ikuspegitik izan dela, eta horregatik, irakaslearen paperean jartzean, konturatu nahiz tutore batek duen lan “estra” hori benetan konplikatua dela.

Hasteko, tutore bat bere ikasle baten gurasoekin egin behar duen lehen elkarrizketan, ikaslearen informazio pertsonala eta akademikoaz barne, ikasle horren familia mota zelakoa den ezagutu beharko du. Hau da, ez da berdina izango, familia tradizional batekin elkarrizketa izatea eta banandua dagoen familia baten elkarrizketa.

Zergatik aipatzen dut hau? Azken batean, ikaslea zer motatako kulturak, tradiziok, ingurugiro, maila sozioekonomiko, etab-ek  elkarrizketa egiterakoan kontuan izan beharreko gauzak izango dira. Gainera, elkarrizketa giro erosoan eta aproposean egiteko  trikimailu ezin hobeak dira.

Beste alde batetik, ikaslea ezagutzea sustatu behar dela uste dut. Pertsona bakoitza desberdinak garelako, eta horregatik “etiketak ” alde batera utzita, ikaslea ezagutzeko aukera izango dugu eta aldi berean ikaslea irakaslea ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Esan beharra daukat, ikaslearen nota akademikoei buruzko informazioa bere gurasoei transmititzea askotan ez dela bat ere erosoa izaten, horregatik, komenigarriagoa izaten da elkarrizketa hasterakoan, haurraren gauza positiboez hitz egiteaz, eta gero modu ez erasokorrean gauza negatiboez hitz egiten hastea.


Bukatzeko, aipatu beharra dut, gure kasu “hipotetiko” bakarrari egin geniola, eta izugarrizko lana iruditu zitzaigula. Horregatik, nabarmendu nahi dut, benetan talde oso baten tutorea izatea izugarrizko pisua duela. Azken batean, tutorea, ikaslearen garapenaren gidaria izan beharko da, ahal duen guztietan laguntzeko.







domingo, 17 de noviembre de 2013

JOLASAK ETA AKTIBITATE FISIKOA HEZKUNTZAN

Testu honekin, jolasei eta aktibitate fisikoari buruzko hausnarketa bat egin nahiko nuke. Denok dakigun bezala, umeak estimulu ugari behar dituzte egunaren zehar guztiz gustura sentitzeko.
Hainbat adibide eduki ditugu pertsona famatuen artean, hala nola Michael Phelps: kasu honetan, umea zenean, hiperaktibitatea diagnostikatu zioten, Michael txikia aktiboegia zela uste zuen bere amak, eta honi aurre egiteko igeriketan apuntatu zuen, astero ordu betez. Baina hala ere, umeak oso aktibo jarraitzen zuen... azkenean, ama konturatu zen, igeriketan 4 orduz apuntatzen bazuen egunero, aktibitate maila hori, nekearengatik jeitsi egingo zela. Eta bai, hala izan zen, aktibitatea jeisteaz gain, orain, 22 domina dauzka bere etxean!! Ez al da ikusgarria?
Adibide honekin, esan nahi izan dudana da, kirola ere, hezkuntza terapeutiko bezala erabili daitekeela.
Kirolaz gain, jolasak edo jokoek badute zerikusia umeen heziketan. Pentsatzen hasten bagara, konturatuko gara, gure gelakiderik bihurrienak hezkuntza fisikoko klaseetan ez zirela hain bihurriak, eta aplikatuagoak zirela arlo honetan. Baina zergatik?
Galdera honen erantzuna argia da, jolasak eta jokuak dinamikoagoak dira, klasean eserita egotea baino; honekin ez dut esan nahi matematika edo ingurunea interesgarriak ez direnik. Baina metodologia egokia ez dela dirudi kasu askotan. Gainera, beti errua besteei botatzen diotenez, umeak "gaizto" bezala geratzen dira beti. Hau ekiditeko, autokritika eta metodologiaren aldaketa sakona ondo legoke.
Egia da, azken urteetan, joko interaktibo ugari sartu direla umeen hezkuntzan, hala ere, joko hauek beti "kaminutik" irten gabe egin behar direla gogorarazten die irakasleak. Eta zergatik ez, irudimen jolasak egin? Adibidez ginkana hezitzaile bat (zenbakiekin, hostoekin). Ginkana bat oso dinamikoa da, eta taldean egin ezkero, talde lana sustatzen da. Beraz, aktibitate ezin hobea dugu umeen garapen sozial zein kognitiboarentzat.
Horrelako jolas eta joku gehiago egongo dira, eta gure buruan beste hainbat aurkitu ditzakegu irudimena erabiltzen badakigu; eta bestela galdetu umeei ea zein jolas bururatzen zaien, hauek irudimena bor-borrean baitute!!

domingo, 10 de noviembre de 2013

Kirolaren garrantzia umeen hezkuntzan

Ume txikiak garenean, oso garrantzitsua izaten da kirolen baten edo bestean aritzea, eta batez ere oso garrantzitsuagoa izaten da taldeko kirola izaten bada, hau da, saskibaloia, futbola, eskubaloia... Horrelako kirolak praktikatzerakoan taldean lan egiten, kiroltasunaren balioa, galtzen ikastea, entrenatzailearen (adin txikitan hezitzailea ere izan beharko dena) eginduak eta aholkuak onartzen... ikasten dugulako eta sozializatzeko aukera ezin hobea delako.

Baina bestalde, adin hauetan gurasoak jokatzen duten papera ere bere garrantzia du. Kirolaren bitartez gurasoak bere semearekin denbora gehiago pasatzeko aukera dute, garaipenak zein porrotak umeekin partekatuz eta hoietatik ikastea. Horrez gain, umeentzako bere gurasoak partiduak armaietatik ikustea konfidantza eta autoestima igotzean laguntzen du, eta hori beti izaten da positiboa.

Kirolari hauek umeak direla kontutan hartu behar da ere, eta exigentzia fisiko gehiegi eskatzea ona ez dela ere kontutan eduki behar da, eta beti jakin behar dugu ume hauek pozik edo triste joaten diren kirola praktikatzera.

Esandako dena ikusi ondoren, esan beharra daukat, nire kasuan txikitatik hasi nintzela saskibaloian jolasten eta kirol hau praktikatzerakoan ikasi nituen balore guztiak asko lagundu didatela nire bizitzan zehar, eta horregaitik pentsatzen dut umeentzako txikiak direnean ezinbestekoa dela edozein kirol praktikatzea.