Hasteko esan beharra daukat, asko ikasi dudala hainbat alorretan, ez bakarrik irakasle funtzioko alorrean, baizik eta informatika eta talde-lanaren alorretan ere.
Inoiz ez naiz izan trebea, ordenagailu, internet, blog eta gauza elektronikoekin oro har. Baina ikasgai honek, ezagutza didaktikoa emateaz gain, ezagutza teknologiko hau ere eman dit, eta eskertzekoa da hori. Ezagutza hori jasotzeko, blogean murgildu gara: Nola igo argazkiak? Nola igo mapa kontzeptualak? Nola igo bideoak? Azken batean, eginez ikasten da, eta nik halaxe ikasi dudala esango nuke.
Hori esanda, talde-lanaren ezaugarriak ere ikasi ditugula iruditu zait. Hainbat lan egin ditugu batera, eta guztion parte hartzea eskatzean, denok ibili gara solasean gure lanak aurrera ateratzeko, denon iritziak errespetatu dira, denok lan egiteko era ezberdinak izna arren, beste eratara ere moldatu gara...
Oso esperientzia polita izan da alde honetatik ere.
Didaktikoki, edo ikasgaiaren ildotik, esan beharra daukat, ni nahiko gustura ibili naizela, izan ere, blogean norberaren gaiak jorratzeko haukera izan dugu eta horiek ezagutzera emateko eta guk geuk hobeto ezagutzeko aukera ere izan dugu. Horretaz gain, moduloko lanaren inguruko hainbat testu landu ditugu, guretzat lagungarriak izango direnak lana egiterakoan; tutoretza ere landu dugu, gainera puntu hau, asko gustatu zait, garrantzitsua iruditzen zait gurasoekin nola tratatu behar den jakitea etorkizun baterako eta gainera oso lan bateratsua izan da taldearentzat. Legeak ere ikasi genituen kurtso hasieran (LOMCE, LOE...) hau da, guri datorkiguna... Hezkuntzaren alorrean egindako esperimenduen artean ibili gara (Pigmalion efektua)...
Gehien gustatu zaidan lana, eta paragrafo bat merezi duena, irakasle miresgarriari eginiko lana da. Lan honekin, asko ikasi dut nik behintzat, eta nire taldekideek ere haixe ikasi dutela uste dut. Gure irakaslearen ikuspuntuak batu genituen "ikuspuntu perfektu" baten bila... eta honekin ondorioak atera genituen.
Mintegiei dagokionez, 1.Mintegia, gu elkar ezagutzeko zela argi ikusi nuen nik, horretaz gain, gure gaitasun komunikatiboa lantzeko ere erabili zen. 2.Mintegia ordea, hezkuntzan ikusten ditugun ezaugarriak lantzeko (konfidantza gure kasuan) balio izan zigun hasiera batean, baina, hori gutxi balitz, ebaluaketa taula bat egin genuen gure entzuleak ebaluatzeko.
Filmak/dokumentalak, oso interesgarriak izan dira. Niri, "La educación prohibida" pertsonalki, begiak ireki dizkidala esan dezaket; konturatu naiz, guk bizi izan dugun irakaskuntza ez dela bakarra, eta badagoela nik bezala pentsatzen duenik; honek poztasun handia eman dit.
Bukatzeko, irakaslea ebaluatu dugu, oso era ona da, ikasleak zer uste duten eta zer hobetu behar den ikusteko. Beti hobetu daiteke, hori argi dago, eta batzuetan kanpotik esaten badigute ikusten ez ditugun gauzetaz konturatu gaitezke.
Oro har, oso irakasgai interesgarria iruditu zait eta oso gustora egon naiz. Hala ere, kritika pixkat bat eginez, teknologia gehiegi nabarmentzen dela uste dut irakasgaian, eta lanak ere gehiegizkoak direla iruditzen zait, izan ere, kalitatea lortzeko kantitatea ere neurtu beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario