Mostrando entradas con la etiqueta irakasleari elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleari elkarrizketa. Mostrar todas las entradas

jueves, 24 de octubre de 2013

IRAKASLEEN ELKARRIZKETEN ONDORIOAK

Talde barruan, irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa desberdinak abiauntu hartuta, ikasitakoa bateratu eta amankomunean jarri ditugu. Ikasitakoa sailkatuz, ondorio desberdinak atera ditugula esan genezake. Hona emen gure ondorioak:

 

·         Irakasle baten funtzioa:

o       Bokazioa izatea.(pedagogia,psicología,kontzientzia). Barnean eramaten den zerbait da. Ez baduzu gustoso umeekin haritzea, irakasle txarra izango zara,

o       Beste irakasleekin harreman onak izatea.

o       Arduratsua izatea.

o       Ikasleekin konektatu. Kasu hau oso berezia dela esan genezake, hau da, ikasle bat irakasle baten oroitzapen onak baditu, bere lana ondo egin duen seinale izango da.

o       Arazo guztiak soluzioa dutela irakatsi behar zaie ikasleei. Arazo oso larria izan harren, soluzioa bilatzen lagundu behar zaie.

o       Hazerreak eta mala letxeak alde batera utzi behar dira. Etxeko arazoak alde baten utzi.

o       Klase bat ematerako orduan urduri egon harren, ezin da nabaritu. Hau da, ikasleak urduri zaudela nabaritzen badute, agian baten- bat horretaz aprobetxatuko da.

o       Limiteak ezarri behar dira. Lehen egunetan batit bat. Konfidantza asko lehenengo egunetik txarra izan ahal da.

o       Ikasleak motibatu behar. Honetarako, metodo desberdinak erabiliz.

o       Etiketak ipintzea erraza da.

§         Notak, objetiboki jartzen zaiatu.

o       PRAKTIKAK OSO GARRANTZITSUAK dira. Aprobetxatu beharreko zerbait da.

o       Gurasoekin harreman ona izatea gomendatzen da. Hala ere, Kontuz! Guraso asko oso astunak bai dira.

 

·         Gaur egungo Hezkuntzaren egoera:

o       Hezkuntza sistema gaizki planteatuta dago. 16 urterarte denok eskolan egon behar dute, eta askok oso garbi dute ez dutela ikastea nahi eta adibidez ziklo bat egitea nahi dutela.

o       Irakasten diren gauza asko ez dira ezertarako balio. -Klaseak dinamizatzea, hots, liburu gutxiago erabili eta berbatan  gehiago, aktibitate desberdinak egin..

o       FRAKASO ESKOLAR inbentatutako termino bat da.


o       Irakasleekikoi errespetua gero eta txikiagoa da.

Xabin irakaslearekin edukitako elkarrizketa

Orain dela egun batzuk, nire ustez bizitza osoan eduki dudan irakaslerik onenari galdeketa bat egin nion, eta puntu interesgarri batzuk atera nituen. Gaurko sarrera elkarrizketa honetari buruz eta ateratako puntu garrantzitsu hauei buruz izango da.

Lehenik eta behin esan beharra dago, berarekin kontaktuan jartzeko, bai telefonoz bai pertsonaz, arazo batzuk eduki ditugula, berak klaseak goizez ematen dituelako eta guk arratsaldez, eta honen ondorioz hain berandu igo dut gogoeta hau.

Irakaslearen izena Xabin Arriola da, eta Arrasaten TAFYD Goi Mailako Zikloko irakaslea da. Orain dela 21 urte hasi zen irakasle moduan lan egiten, eta irakasle izandako urteetan Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Goi Mailako Ziklotan egin du lan, eta horretaz gain monitore moduan ere lan asko egin ditu. Elkarrizketa hau egiteko Xabin aukeratu nuen, nire ustez bera delako irakasle ona izateko jarraitu beharko dudan adibidea, eta berarekin egondako 2 urteetan ez didalako inoiz huts egin.

Aipatu nahi dudan lehengo puntua, arazoen aurrean berak hartzen duen jarrera edo egiten dituen gauzak zeintzuk ziren galdetu nion, eta hau izan zen bere erantzuna: "Inportantia izeten da, nik uste dot, jarrera proaktibo bat eukitzea, reaktiboa baino gehixau, hau da, sarri egon bigare listo egoeria berotzen, berotzen, berotzen doiala, orduen, inportantiena ustedot dala, okerrera joan aurretik antizipatzea, eta jarrera proaktiboarekin ez ustea jarrera hori guztiz zailtu dadil". Bere partetik jarrera hau askotan ikusi dut berarekin egondako bi urteetan, eta egia esanda gehienetan lortu egiten zuen arazo konpontzea. Honekin esan nahi dut, irakasleak kapaz izan behar dela arazo txiki bat dagoenean identifikatzeko, arazo hori handitu ez dadin, denon onerako.

Aipatu beharreko bigarren puntua, gaur egun Unibertsitatetik irtetzerakoan lehen baino hobeto prestatuta irtetzen garela aipatu zuen, orain dela urte batzuk kasu errealen praktikak ez zirelako egiten, eta gaur egun ordea, kasu praktiko asko egiten direla, eta hori oso positiboa dela uste dugu Xabinek eta biok.

Bi puntu hauetetik gain, arritu eta gustatu zitzaidan puntu asko egon ziren elkarrizketa honetan, eta lana aurrerago lana entregatzeko momentuan gauza gehiago kontatuko ditut.

Bukatzeko esan beharra daukat, Xabin-ekin daukadan erlazioa oso onda dela eta dudarik gabe nire bizitza osoan eduki dudan irakaslerik onena dela argi utzi nahi dut, adibidez, ikasleekin duen konplizitate eta konfiantzagaitik. Berarekin klasean egoterakoan banekien bera irakaslea zela, baina edozer gauza txarto bazioen edo arazoren bat banuen, banekien bere laguntza edukiko nuela, irakaslea izateaz gain laguna ere delako.

domingo, 20 de octubre de 2013

ELKARRIZKETARI BURUZKO GOGOETA

Elkarrizketa egiterako orduan,oso gustura eta giro paregabe batean murgildu naiz. Hautatu dudan irakaslea, DBH 1 eta 2-ko plastikako klaseak eman zidan pertsona da. Honi ezker, nire kreatibitate maila eta arteetako miresgarritasuna haunditu zela esan nezake.

Beste akde batetik, elkarrizketa hitza entzun nuenean pertsona hau gogoratu nuen. Oso berritsua denez, ez nituen arazorik izan denbora kontuan. Galdera bat egiten nionean, horri buruz zakonki hitz egiten bait zuen. Hots, gaia osotasunean jorratzen zuen. Egin nituen galderei buruz, bera ere gustura egoteko egin nituen. Bere ikuspegi profesionalak harritu ninduen. Bere esperientzia kontatzen hari zenean emozio puntu batekin kontatzen zidala nabarmendu nion.

Egitan, oso gustukoa duela irakastea konturatu nintzen. Berak kontatu zidan, txikitatik gustuko zuela besteei irakastea eta gainera bere ustetan ondo irakasten zuela. Horregatik hasi zen eskolako umeak hezten.

 Elkarrizketa hau oso baliogarria izan da niretzat. Irakasle baten ikuspegi orokorra nahiz zehatza hobeto ulertzen ikasi dut. Baita bere jarrera nolakoa izan behar den ikusi dut.

 Nabarmendu naiz, ematen duena baina konplikatuagoa dela heztea. Baina benetan gustukoa baduzu ondo egingo duzula ere. Hots, Irakasle bat jaio egiten dela eta ez sortu.

Gure irakasleari elkarrizketa



Oraingoan, irakasle bati elkarrizketa bat burutzea egokitu zaigu; nire kasuan, Lehen Hezkuntzan izandako andereño bati egin diot elkarrizketa: MariVi Urteaga andereñoari egin diot, berak niri, Ingelesa eta plastika eman zizkidan La Salle Legazpi ikastetxean.

Elkarrizketa honetan hainbat sorpresa eraman ditudala aitortu beharra daukat, handiena: andereñoak eta nik ez dugula bat egiten irakasteko pentsamoldean, eta nik ez nuen ala izango zenik uste, baina berak “konpetentzia” erabiltzen du umeen motibazio iturri bezala. Hala ere, nik nire iritzia azaldu diot, eta errespetatu egin du, horretaz gain, esperientziaren garrantzia azpimarratu du berak.
Ordu eta erdi egon gara hizketan gutxi-gora-behera, eta hainbat gauzetan bat gentozela ere somatu dut. Adibidez, moduloko lanaren gaia azaldu diot eta horri buruzko azalpena eskatu diot; bera bat zetorren nirekin, eredu mixtoaren alde zegoen, nahiz eta eredu segregatuan ere aipu batzuk aipatu izan dituen. 

Nik nire ikuspuntua azaldu diot, irakaskuntza libertarioaren aldeko argudioak emanez, baina bera ez zetorren nirekin bat, izan ere arazo asko ikusten zizkion hezkuntza eredu horri; adibidez, etorkizunean umeak izango duen nibel kognitiboa edota nibel akademikoa. Hala ere, nik ideia horiei, nibel sozialaren garapenarekin aurre egin diet. 

Bukatzeko, gomendio bat eskatu diot, eta bere gomendiorik politena, disfrutatzeko izan da. orain ikasten ari naizela, ikasle bizitzaz gozatzeko, lagun asko egiteko eta asko ikasteko; eta ondoren, lanean hasten naizenean, umeetaz gauzarik hoberenak ateratzeko eta haietaz gozatzeko ahal dudan moduan. Horretaz gain praktiken garrantzia behin baino gehiagotan azpimarratu dit MariVik.

Oso elkarrizketa sakona izan da, asko ikasi dudala uste dut, eta sorpresa asko hartu ditut, baina oso ondo pasa dut aktibitate hau burutzen.