Orain dela egun batzuk, nire ustez bizitza osoan eduki dudan irakaslerik onenari galdeketa bat egin nion, eta puntu interesgarri batzuk atera nituen. Gaurko sarrera elkarrizketa honetari buruz eta ateratako puntu garrantzitsu hauei buruz izango da.
Lehenik eta behin esan beharra dago, berarekin kontaktuan jartzeko, bai telefonoz bai pertsonaz, arazo batzuk eduki ditugula, berak klaseak goizez ematen dituelako eta guk arratsaldez, eta honen ondorioz hain berandu igo dut gogoeta hau.
Irakaslearen izena Xabin Arriola da, eta Arrasaten TAFYD Goi Mailako Zikloko irakaslea da. Orain dela 21 urte hasi zen irakasle moduan lan egiten, eta irakasle izandako urteetan Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Goi Mailako Ziklotan egin du lan, eta horretaz gain monitore moduan ere lan asko egin ditu. Elkarrizketa hau egiteko Xabin aukeratu nuen, nire ustez bera delako irakasle ona izateko jarraitu beharko dudan adibidea, eta berarekin egondako 2 urteetan ez didalako inoiz huts egin.
Aipatu nahi dudan lehengo puntua, arazoen aurrean berak hartzen duen jarrera edo egiten dituen gauzak zeintzuk ziren galdetu nion, eta hau izan zen bere erantzuna: "Inportantia izeten da, nik uste dot, jarrera proaktibo bat eukitzea, reaktiboa baino gehixau, hau da, sarri egon bigare listo egoeria berotzen, berotzen, berotzen doiala, orduen, inportantiena ustedot dala, okerrera joan aurretik antizipatzea, eta jarrera proaktiboarekin ez ustea jarrera hori guztiz zailtu dadil". Bere partetik jarrera hau askotan ikusi dut berarekin egondako bi urteetan, eta egia esanda gehienetan lortu egiten zuen arazo konpontzea. Honekin esan nahi dut, irakasleak kapaz izan behar dela arazo txiki bat dagoenean identifikatzeko, arazo hori handitu ez dadin, denon onerako.
Aipatu beharreko bigarren puntua, gaur egun Unibertsitatetik irtetzerakoan lehen baino hobeto prestatuta irtetzen garela aipatu zuen, orain dela urte batzuk kasu errealen praktikak ez zirelako egiten, eta gaur egun ordea, kasu praktiko asko egiten direla, eta hori oso positiboa dela uste dugu Xabinek eta biok.
Bi puntu hauetetik gain, arritu eta gustatu zitzaidan puntu asko egon ziren elkarrizketa honetan, eta lana aurrerago lana entregatzeko momentuan gauza gehiago kontatuko ditut.
Bukatzeko esan beharra daukat, Xabin-ekin daukadan erlazioa oso onda dela eta dudarik gabe nire bizitza osoan eduki dudan irakaslerik onena dela argi utzi nahi dut, adibidez, ikasleekin duen konplizitate eta konfiantzagaitik. Berarekin klasean egoterakoan banekien bera irakaslea zela, baina edozer gauza txarto bazioen edo arazoren bat banuen, banekien bere laguntza edukiko nuela, irakaslea izateaz gain laguna ere delako.