lunes, 7 de octubre de 2013

Pigmalion efektu negatiboaren arazoen konponbideak

Joan den astean, klasean pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri genuen, eta honako hau esaten zuen: "Hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte, itxaropena txikia denean baino".

Artikulu guztia irakurri ondoren, "TAFYD" taldeko lagunek, informazioaren azterketa motz bat egin genuen eta ondoren artukuluan ikusi genituen arazoak identifikatu genituen. Eta bukatzeko, pertsona bakoitzaren ustez arazo hauek konpontzeko egin beharreko gauzei buruz idatzi dugu.

Aurkitu dugun lehenengo arazoa, irakasleek ikasleak banatu egiten dituztela da, hau da, alde batetik ikasle "onak" eta bestetik ikasle "txarrak" daudela uste dutela pentsatzen dugu. Banaketa hau ematen denean, ikasle guztiak ez dute tratu berdina jasotzen, ikasle "onak" tratu hobeagoa jasotzen dutelako ikasle "txarrak" baino, eta jarrera desberdin honen ondorioz, ikasle "onen" emaitzak hobeagoak dira, konfidantza gehiago dutelako heuren buruetan. Arazo hau konpontzeko nire ustez ikasle guztiei tratu eta konfidantza maila berdina ematearekin nahikoa dela, modu honetan ikasle "txarren" notak igotzea posible izango zelako.

Bigarren arazoa, irakasleak ikasleekin duten komunikazioaren kontrol eza da, hau da, ikasle batek ariketa bat txarto egiten duenean edo galdera bati erantzun desegokia ematen dioenean, batzuetan nahiz eta irakasleak ezer ez esan, gorputzaren jarrera ikusita gauza asko ulertu daitezkeela. "Una imagen vale más que mil palabras" esaten den moduan. Nire ustez arazo hau ekiditzeko garrantzitsua da irakaslea bere gorputzaren jarreraren kontrola momentu orotan edukitzea da, eta ikasle batekin eduki dezakeen frustrazioa ez erakusten saiatu behar dela, behintzat ikaslearen aurrean.

Bukatzeko, lehen aipatutako konfiantzarekin lotuta dago azkenengo arazoa. Nire esperientzia kontuan hartuta, esan beharra daukat, ikasle "txar" batek lan on bat egiten badu edo azterketa bat nota onarekin gainditzen badu, irakasleari deskonfiantza sartzen saiola, eta norbaitek lagundu diola edo beste pertsona bati kopiatu diola pentsatzeko joera edukitzen dutela irakasleek. Baina, eta ikasleak inoiz baino lan gehiago egin badu? Eta ikasleak inoiz baino gehiago ikasi badu? Eta ikasle hori gogotsu ibili bada azterketa hori prestatzen?... Zer nolako kolpea izango zen bere konfiantza eta kemenerako? Horrelako arazoak gertatu ez dadin, irakasleak konfiantza itxua eduki beharko lukeela bere irakasle guztietan, eta edozein ikasle gauza onak egiten dituenean zoriondu eta animatu egin beharko lukeela uste dut.

1 comentario:

  1. arazoak gertatu ez dadin, irakasleak konfiantza itxua eduki beharko lukeela bere irakasle guztietan, eta edozein ikasle gauza onak egiten dituenean zoriondu eta animatu egin beharko lukeela uste dut diozu, baina zelan egingo duzu? Irakaslea zu zeu izango zara-eta.

    ResponderEliminar