Joan zen astean, LOE-k eta LOMCE-k zuten atal positiboak eta negatiboak aurkeztea tokatu zitzaidan ikaskide batzuen aurrean. Informazioa bilatu eta aztertu ondoren, nahiko argi gelditu zitzaidan Wert ministroak ezarri nahi duen hezkutza erreformak alderdi negatibo asko dituela nire iritsiz. Hona hemen LOMCE erreformarekin ados ez nagoen puntu batzuk azaltzen ditut:
- Pribatizazioa: Hezkuntza erreforma honek atea irekitzen dio irakaskuntzaren pribatizazio handiagoari, ituntze-formula zabaltzen baitu.
- Doktrinaendua: Herritartasunari buruzko irakasgaia desagertzeak, lege hau inposatzen dutenen parametroen arabera, doktrinamendua desagerrarastea dakar.
- Lehiakortasuna: Etengabeko ebaluazioak oztopo-lasterketak dira eta ikastetxeen arteko lehia sustatzen du, emaitzak publikoak izango direlako.
Nire iritziaz aparte, Youtuben bideo batzuk bilatzen egon naiz, gendeak LOMCE-ri buruz daukan iritzia jakiteko, eta 2013-ko Maiatzaren 9an LOMCE-ren kontra egondako manifestazioekin zerikusia duten bideo asko aurkitu ditut. Hau izan da horietariko bat:
Bideo hau bilatu ondoren, hezkuntza erreforma hau babesten duten pertsonen iritzia aurkitzen saiatu naiz, baina baliogarria den informaziorik ez dut aurkitu.
domingo, 29 de septiembre de 2013
sábado, 28 de septiembre de 2013
Pirritx Porrotx pailazoak
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Maite Iturbe EiTBko zuzendariari eskatu dio irrati eta telebista kate publikoak ez dezala Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik eskaini, argudiatuta "ETA erakunde terroristako presoak" babesten dituztela. Ohar baten bidez jakinarazi du eskaria Urkijok. Iñigo Lamarca EAEko arartekoari ere bidali dio eskearen kopia bat, "haurren eskubideen defentsan" auzian esku hartu behar duela uste badu. Izan ere, Urkijoren iritziz, "kalte konponezinak" eragin diezazkiekete pailazoek umeei; "Bikote horren mezuak errealitate partziala, desitxuratua eta zitala" irudikatzen duela uste du.
Eskari bera egin zuen atzo Covite elkarteak. Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak adierazi zuen pailazoek “beren irudia” erabiltzen dutela txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”. Gaineratu zuen pailazo horiek ez dutela “oztoporik azaltzen umeen zaurgarritasunaz aprobetxatu eta ETA erakundea eta bere ingurua biktimatzat jotzeko”
Eta orain zer egingo dugu euskaldunok gure irrien lagunik gabe?
Lehen hezkuntzako ikasle bezala, nire kezka adierazi nahi nuke goian agertutzen den irakarkiari buruz. Argi eta garbi dago, Euskal Herriko neska-mutiko gehienek pailazo hauei ezker gauza asko ikasten dutela oso modu egokian eta dibertigarrian. Hala nola, kantuen bidez, ikuskisuna behatzean, giza harremanetan nahiz norberaren baloreak handitzen dituzte. Horregatik, ikasteko oso tresna ona dela uste dut. Azken batean irribarrea bermatzen duten lagunekin hobeto ikasten dela uste dut.
Egia da, irrien lagunak ikastola elkarteekin harreman ona izan dutela. Eta azken finean pailazoak desagrentzen badira, ikastolen zati bat kentzea modukoa izango da.
Amaitzeko, aipatu behar dudan bakarra hauxe da: Zorte ona opa diet irrien lagun maitagarriei.
domingo, 22 de septiembre de 2013
Wikipedia entziklopedia
Gaur egungo gazteek hainbat informazio edo duda aurkitzeko erabiltzen duten web horri batekin nator.
Bertan hizkuntza ezberdinetako informazioa aurki dezakegu, euskera barne, baina gure hizkuntzaz gain beste 284 hizkuntza gehiago daudelarik.
Ia edozein modutako informazioa aurki dezakegula esan genezake baina adi ibili behar dugu, edozein pertsonak kudeatu bait dezake informazioa eta horregatik batzuetan ez da benetako informazioa

sábado, 21 de septiembre de 2013
Gaur egungo Hezkuntza Sistema/ Paradigma del Sistema Educativo
Hona hemen bideo interesgarri bat. Bertan, gaur egungo hezkuntza sistema nola antolatuta dagoen ikusten da.
Gure sistema hau XIX.mendean sortu zen. Ilustrazio epokan aurrera eraman zelan sistema hau, beraz, industria iraultzako Hezkuntza sisteman ikasten dugula esan genezake. Hezkuntza sistema, gizarteak sortzen duten pertsonen hezkuntzarako eratzen dituen erakunde eta prozesuen multzoa da.
Lehen pentsatzen zen unibertsitateko titulua izanten zutenek, lan ona izango zutela, gaur egun aldiz, hobe da ikasketan izatea ez izatea baino. Baina hala ere, honek ez du esan nahi lana aurkituko dugunik.
Argi eta garbi dago, gaur egungo biztanle askok gure sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik Youtuben aurkitutako animazio txiki bat aipatuko dut.
Ea gustuko duzuen

viernes, 20 de septiembre de 2013
Ez dago ezer ezinezkorik!!
Gizarteaz gain, hezkuntzan ere badira klaseak. Askotan, ikasle "onak", "ez hain onak" eta "txarrak bereizten dira; era berean klase, hauek laguntza ezberdinak jasotzen dituzte, baino laguntzea hal da ikasle onei motibazio gehiago ematea eta txarrei desmotibatzea? zenbatetan entzun dugu, "ez zara inora helduko"?
Ba ikasle txar horiek jakin behar dute, ez dagoela ezer ezinezkorik; eta irakasle txar horiei pixka bat irakasteko ordua heldu dela! Erakutsi diezaiegun irakasle horiei zertaz eginak gauden!!
Finlandian erabiltzen den hezkuntza sistema
Orain dela egun batzuk interneten hezkuntzari buruz artikulu, bideo, argazki... desberdinak aurkitzeko eskatu zigun irakaslea. Behin informazioa bilatzen hasi nintzenean, Finlandian hezkuntza sistema berezi eta eraginkorra ematen duen bat erabiltzen dela konturatu nintzen.
Artikulu ezberdin batzuk irakurri ondoren, interesgarria iruditu zitzaidan artikulu bat aurkitu nuen, non Finlandian erabiltzen duten hezkuntza sistema azaltzen duen: umeak 7 urterarte ez dira ikastolara joaten, beste herrialdeekin konparatuz urtean zehar ume finlandiarrak ikastolan ordu gutxiago pasatzen dituzten, Finlandian aurreskolatik unibertsitatera heldu arte doaineko hezkuntza eskeintzen da...
Gai honekin lotuta, Youtuben bideo desberdinak bilatzen egon nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan dokumental bat aurkitu nuen. Hona hemen aipatutako dokumentala:

jueves, 19 de septiembre de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)