domingo, 17 de noviembre de 2013

JOLASAK ETA AKTIBITATE FISIKOA HEZKUNTZAN

Testu honekin, jolasei eta aktibitate fisikoari buruzko hausnarketa bat egin nahiko nuke. Denok dakigun bezala, umeak estimulu ugari behar dituzte egunaren zehar guztiz gustura sentitzeko.
Hainbat adibide eduki ditugu pertsona famatuen artean, hala nola Michael Phelps: kasu honetan, umea zenean, hiperaktibitatea diagnostikatu zioten, Michael txikia aktiboegia zela uste zuen bere amak, eta honi aurre egiteko igeriketan apuntatu zuen, astero ordu betez. Baina hala ere, umeak oso aktibo jarraitzen zuen... azkenean, ama konturatu zen, igeriketan 4 orduz apuntatzen bazuen egunero, aktibitate maila hori, nekearengatik jeitsi egingo zela. Eta bai, hala izan zen, aktibitatea jeisteaz gain, orain, 22 domina dauzka bere etxean!! Ez al da ikusgarria?
Adibide honekin, esan nahi izan dudana da, kirola ere, hezkuntza terapeutiko bezala erabili daitekeela.
Kirolaz gain, jolasak edo jokoek badute zerikusia umeen heziketan. Pentsatzen hasten bagara, konturatuko gara, gure gelakiderik bihurrienak hezkuntza fisikoko klaseetan ez zirela hain bihurriak, eta aplikatuagoak zirela arlo honetan. Baina zergatik?
Galdera honen erantzuna argia da, jolasak eta jokuak dinamikoagoak dira, klasean eserita egotea baino; honekin ez dut esan nahi matematika edo ingurunea interesgarriak ez direnik. Baina metodologia egokia ez dela dirudi kasu askotan. Gainera, beti errua besteei botatzen diotenez, umeak "gaizto" bezala geratzen dira beti. Hau ekiditeko, autokritika eta metodologiaren aldaketa sakona ondo legoke.
Egia da, azken urteetan, joko interaktibo ugari sartu direla umeen hezkuntzan, hala ere, joko hauek beti "kaminutik" irten gabe egin behar direla gogorarazten die irakasleak. Eta zergatik ez, irudimen jolasak egin? Adibidez ginkana hezitzaile bat (zenbakiekin, hostoekin). Ginkana bat oso dinamikoa da, eta taldean egin ezkero, talde lana sustatzen da. Beraz, aktibitate ezin hobea dugu umeen garapen sozial zein kognitiboarentzat.
Horrelako jolas eta joku gehiago egongo dira, eta gure buruan beste hainbat aurkitu ditzakegu irudimena erabiltzen badakigu; eta bestela galdetu umeei ea zein jolas bururatzen zaien, hauek irudimena bor-borrean baitute!!

sábado, 16 de noviembre de 2013

Hezkuntza publikoa







Hezkuntza da mundua aldatu dezakeen bakarra. Eskoletatik irtengo dira gure ondorengoak, gazte berriakk ideia eta gauzak egiteko gogo handiarekin.

Hezkuntza ulertzeko modu desberdinak daudela argi dago. Goian dagoen bideoa gaur egungo hezkuntza sistema eta jarri nahi duten hezkuntza sistema konparatzen dute. Gaur egun ezarrita dagoen legeak zer dioen eta Lomcek esaten duena.

Bi sistemak balantza batean jarrri ondoren, zein sistema aukeratuko zenuke zure umea hezteko?

Eta zein mundu nahi duzu?


domingo, 10 de noviembre de 2013

Kirolaren garrantzia umeen hezkuntzan

Ume txikiak garenean, oso garrantzitsua izaten da kirolen baten edo bestean aritzea, eta batez ere oso garrantzitsuagoa izaten da taldeko kirola izaten bada, hau da, saskibaloia, futbola, eskubaloia... Horrelako kirolak praktikatzerakoan taldean lan egiten, kiroltasunaren balioa, galtzen ikastea, entrenatzailearen (adin txikitan hezitzailea ere izan beharko dena) eginduak eta aholkuak onartzen... ikasten dugulako eta sozializatzeko aukera ezin hobea delako.

Baina bestalde, adin hauetan gurasoak jokatzen duten papera ere bere garrantzia du. Kirolaren bitartez gurasoak bere semearekin denbora gehiago pasatzeko aukera dute, garaipenak zein porrotak umeekin partekatuz eta hoietatik ikastea. Horrez gain, umeentzako bere gurasoak partiduak armaietatik ikustea konfidantza eta autoestima igotzean laguntzen du, eta hori beti izaten da positiboa.

Kirolari hauek umeak direla kontutan hartu behar da ere, eta exigentzia fisiko gehiegi eskatzea ona ez dela ere kontutan eduki behar da, eta beti jakin behar dugu ume hauek pozik edo triste joaten diren kirola praktikatzera.

Esandako dena ikusi ondoren, esan beharra daukat, nire kasuan txikitatik hasi nintzela saskibaloian jolasten eta kirol hau praktikatzerakoan ikasi nituen balore guztiak asko lagundu didatela nire bizitzan zehar, eta horregaitik pentsatzen dut umeentzako txikiak direnean ezinbestekoa dela edozein kirol praktikatzea.

viernes, 8 de noviembre de 2013

DENA DA POSIBLEA

Aurreko batean, sare sozial baten surfeatzen hari nintzela, lagun batek igotako irudi bat izugarri gustatu zitzaidan. Irudiak ekarpen asko egin zidan eta ondorioz gogoeta txiki bat egiteko aukera eman ere.  Azken batean, irakaslearen helburua umek bizi duten errealitatea beste modu batean bizitzeko aukera ematea edo islatzea izango da.

Pobresian eta indarkerian bizi diren umeei buruzko argazkia da. Haur hauen egoera soziala eta kulturala desberdina izan arren, ezinezkoa den zerbait posible dela lortzea irakatsi zieten irakasle batek.

"Maestro es aquel que hace soñar a sus alumnos en hacer lo imposible".


sábado, 2 de noviembre de 2013

Konfiantzaren garrantzia hezkuntza garaian

Konfiantza. Hitz honek garrantzi handia du bizitzaren arlo desberdin askotan, bai lanean, kirol taldeetan, eskoletan... Azkenengo kasu honetan, konfiantzaren garrantzia handia da. Aldebatetik umeek haien artean konfiantza eta konplizitatea izatea, klase orduetan gustora egoteko eta dudak daudenean galderak egiteko edo irakasleek egindako galderei erantzunak emateko lotsarik eduki gabe. Bestalde, haurrek irakasleekin eta alderantzizko konfiantza egotea ere funtsezkoa da, modu honetan ikasleak izan dezakeen edozein arazo tratatzea errezagoa izango da normalean.

Hezkuntzan oso eragin zuzena du, Ikasleen arteko hartu harremanak oso garrantzitsuak direla edonoren baieztatu dezake. Demagun, gure taldean bi pertsonen artean egunero iskanbilak daudela. Jokabide honen aurrean, taldeko beste partaideek ere nolabait iskanbila horretan “parte” hartzen dute. Hots, harreman txar hori haiek ere jasaten dute modu batez edo bestez. Iskanbila sortzen dutenek beste guztiak nolabait baldintzatzen dutela esan genezake.

Beste alde batetik, irakasleen arteko harremanak onak izan behar direla ere esan beharra daukagu. Bi irakasle gaizki konpontzen badira ere, arazo pertsonal horiek alde batera utzi eta armonian hasi beharko da lanean. Hau da, azken batean, bi irakasleen arteko liskarrak gertatu ezean, irakasle talde barruan konfiantza, laguntza, aurpegi onak, etab galtzen joango ziren. Eta horren ondorioak ikasleengan erreflexatuko da modu baten edo bestez.

Azkenik, aipatu beharra dago, irakasle eta ikasleen arteko harremana ona izatea oso premiazkoa dela. Irakaslea bere ikasleak ezagutu behar du eta alderantziz, ikasleak irakaslea nolakoa den jakin behar du. Hau guztia eginda, nolabaiteko armonia eraiki ahal da.
Hau guztia, talde barruko nahiz kanpo harremanak hobetzeko eta denen artean  konfiantza izateko aipatu dugu. 


Umetan eta gaztetan, generoak beti bereiztu izan dira eskolan zein kalean; izan ere, mutilak mutilekin ibiltzen dira eta neskak neskekin. Mutilak futbolean, gaiztakerietan eta abarretan ibiltzen diren bitartean, neskak “kutxitxeoan” eta jolasean ibiltzen dira. Hala ere, badira hezkidetza momentuak ere, hasieran, baliteke mutilak gaiztakeriak egitea nesken atentzioa irabazteko. Momentu hortatik, hezkidetza erlazio bat hasten dute umeek, nahiz eta ez konfidantzazko erlazio bat izan.
Beste batzuetan, koadrila mixtoak ikusi ohi dira umeetan. Koadrila hauetan, neskek eta mutilek garrantzi berdina dute, eta ondo eramaten dira haien artean. Hala ere, adituek ez dute uste konfidantza maial hori garatzen denik horrelako kasuetan, izan ere, konfidantzazko erlazio bat eratzeko nagusiagoak izan behar gara eta pertsonalitatea garatuagoa izan behar dugu.

Hezkidetza, ikasgela sortzen dira umeetan, bai mutilen artean, nesken artean edo bi sexuen artean. Horregatik du garrantzia hezkuntza eredu mixtoak,etorkizunean, genero arteko berdintasuna, hezkidetza eta konfidantza bermatzen bai du.

Gure helburu nagusia arazoak izaterakoan, jarrera onez eta laguntza eskaintzearekin bat dator, “familia” bat sortu. Hau da, talde bakar bat osatzea.

Hau guztia lortu ahal izateko, joku naiz, jolas desberdinekin lan egingo dugu. Hona hemen link batzuk horri buruz:

http://juegosydinamicasdegrupo.blogspot.com.es/p/confianza.html

http://www.youtube.com/watch?v=UZ0KukmEXg0

http://www.eliceo.com/stag/dinamicas-y-juegos-de-confianza.html








martes, 29 de octubre de 2013

TALDE BARRUKO HARREMANAK ESTUTU

Jende talde batean harremanak estutzea izango da guk jorratuko dugun gaia. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde baten barruan kideen arteko erlazioak onak eta estuak izatea. Denok dakigu elkarlanean hobeto funtzionatzen dela bakarrik baino.

Harreman estuak sortzeko, ezinbestekoa da lehenik, beste pertsonekin dugun konfiantza handitzea edo estutzea. Azken batean, beste pertsonan ez badugu konfiantza, gu bion arteko harremana hotz-itu egingo da, ondorioz, gure lagun erlazioak ez du aurrerapausorik emango.

 Gure helburu nagusiak, pertsonen baloreak ikasi eta barneratzea izango dira, hala nola, laguntasuna, lankidetza, elkarkidetza, etab landuz. Honetarako, jolasa erabiliko dugu tresna moduan. Jolasa oso interesgarria eta motibagarriak bihurtzen dituzte jorratu beharrekoak.. Hots, teknika hau gauzatzean, oso nabaria da kideen arteko komunikazioa handituko dela. Beste era batean esanda, kideen arteko laguntasuna zerotik goraka egingo duela.