Testu honekin, jolasei eta aktibitate fisikoari buruzko hausnarketa bat egin nahiko nuke. Denok dakigun bezala, umeak estimulu ugari behar dituzte egunaren zehar guztiz gustura sentitzeko.
Hainbat adibide eduki ditugu pertsona famatuen artean, hala nola Michael Phelps: kasu honetan, umea zenean, hiperaktibitatea diagnostikatu zioten, Michael txikia aktiboegia zela uste zuen bere amak, eta honi aurre egiteko igeriketan apuntatu zuen, astero ordu betez. Baina hala ere, umeak oso aktibo jarraitzen zuen... azkenean, ama konturatu zen, igeriketan 4 orduz apuntatzen bazuen egunero, aktibitate maila hori, nekearengatik jeitsi egingo zela. Eta bai, hala izan zen, aktibitatea jeisteaz gain, orain, 22 domina dauzka bere etxean!! Ez al da ikusgarria?
Adibide honekin, esan nahi izan dudana da, kirola ere, hezkuntza terapeutiko bezala erabili daitekeela.
Kirolaz gain, jolasak edo jokoek badute zerikusia umeen heziketan. Pentsatzen hasten bagara, konturatuko gara, gure gelakiderik bihurrienak hezkuntza fisikoko klaseetan ez zirela hain bihurriak, eta aplikatuagoak zirela arlo honetan. Baina zergatik?
Galdera honen erantzuna argia da, jolasak eta jokuak dinamikoagoak dira, klasean eserita egotea baino; honekin ez dut esan nahi matematika edo ingurunea interesgarriak ez direnik. Baina metodologia egokia ez dela dirudi kasu askotan. Gainera, beti errua besteei botatzen diotenez, umeak "gaizto" bezala geratzen dira beti. Hau ekiditeko, autokritika eta metodologiaren aldaketa sakona ondo legoke.
Egia da, azken urteetan, joko interaktibo ugari sartu direla umeen hezkuntzan, hala ere, joko hauek beti "kaminutik" irten gabe egin behar direla gogorarazten die irakasleak. Eta zergatik ez, irudimen jolasak egin? Adibidez ginkana hezitzaile bat (zenbakiekin, hostoekin). Ginkana bat oso dinamikoa da, eta taldean egin ezkero, talde lana sustatzen da. Beraz, aktibitate ezin hobea dugu umeen garapen sozial zein kognitiboarentzat.
Horrelako jolas eta joku gehiago egongo dira, eta gure buruan beste hainbat aurkitu ditzakegu irudimena erabiltzen badakigu; eta bestela galdetu umeei ea zein jolas bururatzen zaien, hauek irudimena bor-borrean baitute!!