Mostrando entradas con la etiqueta diskriminazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta diskriminazioa. Mostrar todas las entradas

sábado, 30 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK



Azken aldian, denok antzeman dugu aldaketa teknologikoa hezkuntzan, baina onuragarria al da, material guztia web batean egotea? Edo lanak egiteko ordenagailu bat behar izatea?

Pertsona askorentzat ez da posible ordenagailu bat izatea, izan ere, orain, krisialdian gaude eta familia askok ezin dituzte ia ikasketak ordaindu… nola ordainduko dute bada, material teknologiakoa? (ordenagailua, internet…) Gastu hauek, gu umeak ginenean ez ziren existitzen eta gaur egun ordenagailurik gabe ez zara inor?

Nire uste apalean, ordenagailu eta teknologia gabe inor baino askoz ere aberatsagoa zara, izan ere, pertsonalitatea gehiago garatuko duzu eta, ez diozu inolako beharrik sortuko zeure buruari.


Egia da teknologiak alde onak badituela, baino posibilitaterik ez dauzkatenentzat mundu itxia da hori. Beraz hezkuntzan, mota honetako teknologietan oinarritzea akats oso handia dela iruditzen zait eta gainera diskriminazioa eta klasismoa bultzatzen duen jarrera dela uste dut.

Non geratu dira, boligrafoak, arkatzak, kola eta guraizeak? Eskuz egindako lanak, balore sentimental gehiago du egiten duenarentzat eta jasotzen duenarentzat. Horretaz gain, kopiatzea ekiditen duzu, edo behintzat, berak eskuz kopiatzean, testua barneratzen duela jakin dezakezu.

Hau aldatzeko, metodo bat bururatu zait:

Ondo dago, klase orduetan ordenagailua erabiltzea eta honek dituen ezaugarriak barneratzea eta ikastea, baina etxerako lanak bidaltzean, eskuzko lanak bidali beharko genituzke, nahi bada klasean ordenagailuarekin ikasitakoa garatu dezakete ikasleek, baino, inoiz ez diogu ordenagailu bat erostera derrigortuko.

Beste irtenbide bat, eta nire ustez bidezkoena… material eskolarra, eskolan bertan EMATEA izango litzateke. Horrela denok berdintasun batean jokatuko lukete eta ez zen diskriminaziorik egongo. Baino badakigu hau, ezinezkoa dela… beraz egin dezagun ahal dugun guztia hezkuntzan berdintasuna bultzatzeko.