Azken aldian, denok antzeman dugu aldaketa
teknologikoa hezkuntzan, baina onuragarria al da, material guztia web batean
egotea? Edo lanak egiteko ordenagailu bat behar izatea?
Pertsona askorentzat ez da posible ordenagailu bat izatea, izan ere, orain, krisialdian gaude eta familia askok ezin dituzte ia ikasketak ordaindu… nola ordainduko dute bada, material teknologiakoa? (ordenagailua, internet…) Gastu hauek, gu umeak ginenean ez ziren existitzen eta gaur egun ordenagailurik gabe ez zara inor?
Nire uste apalean, ordenagailu eta teknologia gabe inor baino askoz ere aberatsagoa zara, izan ere, pertsonalitatea gehiago garatuko duzu eta, ez diozu inolako beharrik sortuko zeure buruari.
Egia da teknologiak alde onak badituela, baino posibilitaterik ez dauzkatenentzat mundu itxia da hori. Beraz hezkuntzan, mota honetako teknologietan oinarritzea akats oso handia dela iruditzen zait eta gainera diskriminazioa eta klasismoa bultzatzen duen jarrera dela uste dut.