Oraingoan, irakasle bati elkarrizketa bat
burutzea egokitu zaigu; nire kasuan, Lehen Hezkuntzan izandako andereño bati
egin diot elkarrizketa: MariVi Urteaga andereñoari egin diot, berak niri,
Ingelesa eta plastika eman zizkidan La Salle Legazpi ikastetxean.
Elkarrizketa honetan hainbat sorpresa eraman
ditudala aitortu beharra daukat, handiena: andereñoak eta nik ez dugula bat
egiten irakasteko pentsamoldean, eta nik ez nuen ala izango zenik uste, baina
berak “konpetentzia” erabiltzen du umeen motibazio iturri bezala. Hala ere, nik
nire iritzia azaldu diot, eta errespetatu egin du, horretaz gain,
esperientziaren garrantzia azpimarratu du berak.
Ordu eta erdi egon gara hizketan
gutxi-gora-behera, eta hainbat gauzetan bat gentozela ere somatu dut. Adibidez,
moduloko lanaren gaia azaldu diot eta horri buruzko azalpena eskatu diot; bera
bat zetorren nirekin, eredu mixtoaren alde zegoen, nahiz eta eredu segregatuan
ere aipu batzuk aipatu izan dituen.
Nik nire ikuspuntua azaldu diot, irakaskuntza
libertarioaren aldeko argudioak emanez, baina bera ez zetorren nirekin bat,
izan ere arazo asko ikusten zizkion hezkuntza eredu horri; adibidez,
etorkizunean umeak izango duen nibel kognitiboa edota nibel akademikoa. Hala
ere, nik ideia horiei, nibel sozialaren garapenarekin aurre egin diet.
Bukatzeko, gomendio bat eskatu diot, eta bere
gomendiorik politena, disfrutatzeko izan da. orain ikasten ari naizela, ikasle
bizitzaz gozatzeko, lagun asko egiteko eta asko ikasteko; eta ondoren, lanean
hasten naizenean, umeetaz gauzarik hoberenak ateratzeko eta haietaz gozatzeko
ahal dudan moduan. Horretaz gain praktiken garrantzia behin baino gehiagotan
azpimarratu dit MariVik.
Oso elkarrizketa sakona izan da, asko ikasi
dudala uste dut, eta sorpresa asko hartu ditut, baina oso ondo pasa dut
aktibitate hau burutzen.
Oso elkarrizketa interesgarria izango zela antzematen dut.
ResponderEliminar-
Konpetentzia/gaitasun inguruko diskurtsuan oraindik ez zara hasi eta nahikoa ikasi beharko duzu, nik ez dut uste irakaskuntza libertarioaren aldekoek gaitasunetan oinarritutako hezkuntzaren paradigma txartzat hartuko dutenik. Jakina, gero horixe aurrera nola eta zertarako egiten den, alderdi handiak egongo dira, La Salle eskola batetik Paidea batera.