sábado, 2 de noviembre de 2013

Konfiantzaren garrantzia hezkuntza garaian

Konfiantza. Hitz honek garrantzi handia du bizitzaren arlo desberdin askotan, bai lanean, kirol taldeetan, eskoletan... Azkenengo kasu honetan, konfiantzaren garrantzia handia da. Aldebatetik umeek haien artean konfiantza eta konplizitatea izatea, klase orduetan gustora egoteko eta dudak daudenean galderak egiteko edo irakasleek egindako galderei erantzunak emateko lotsarik eduki gabe. Bestalde, haurrek irakasleekin eta alderantzizko konfiantza egotea ere funtsezkoa da, modu honetan ikasleak izan dezakeen edozein arazo tratatzea errezagoa izango da normalean.

Hezkuntzan oso eragin zuzena du, Ikasleen arteko hartu harremanak oso garrantzitsuak direla edonoren baieztatu dezake. Demagun, gure taldean bi pertsonen artean egunero iskanbilak daudela. Jokabide honen aurrean, taldeko beste partaideek ere nolabait iskanbila horretan “parte” hartzen dute. Hots, harreman txar hori haiek ere jasaten dute modu batez edo bestez. Iskanbila sortzen dutenek beste guztiak nolabait baldintzatzen dutela esan genezake.

Beste alde batetik, irakasleen arteko harremanak onak izan behar direla ere esan beharra daukagu. Bi irakasle gaizki konpontzen badira ere, arazo pertsonal horiek alde batera utzi eta armonian hasi beharko da lanean. Hau da, azken batean, bi irakasleen arteko liskarrak gertatu ezean, irakasle talde barruan konfiantza, laguntza, aurpegi onak, etab galtzen joango ziren. Eta horren ondorioak ikasleengan erreflexatuko da modu baten edo bestez.

Azkenik, aipatu beharra dago, irakasle eta ikasleen arteko harremana ona izatea oso premiazkoa dela. Irakaslea bere ikasleak ezagutu behar du eta alderantziz, ikasleak irakaslea nolakoa den jakin behar du. Hau guztia eginda, nolabaiteko armonia eraiki ahal da.
Hau guztia, talde barruko nahiz kanpo harremanak hobetzeko eta denen artean  konfiantza izateko aipatu dugu. 


Umetan eta gaztetan, generoak beti bereiztu izan dira eskolan zein kalean; izan ere, mutilak mutilekin ibiltzen dira eta neskak neskekin. Mutilak futbolean, gaiztakerietan eta abarretan ibiltzen diren bitartean, neskak “kutxitxeoan” eta jolasean ibiltzen dira. Hala ere, badira hezkidetza momentuak ere, hasieran, baliteke mutilak gaiztakeriak egitea nesken atentzioa irabazteko. Momentu hortatik, hezkidetza erlazio bat hasten dute umeek, nahiz eta ez konfidantzazko erlazio bat izan.
Beste batzuetan, koadrila mixtoak ikusi ohi dira umeetan. Koadrila hauetan, neskek eta mutilek garrantzi berdina dute, eta ondo eramaten dira haien artean. Hala ere, adituek ez dute uste konfidantza maial hori garatzen denik horrelako kasuetan, izan ere, konfidantzazko erlazio bat eratzeko nagusiagoak izan behar gara eta pertsonalitatea garatuagoa izan behar dugu.

Hezkidetza, ikasgela sortzen dira umeetan, bai mutilen artean, nesken artean edo bi sexuen artean. Horregatik du garrantzia hezkuntza eredu mixtoak,etorkizunean, genero arteko berdintasuna, hezkidetza eta konfidantza bermatzen bai du.

Gure helburu nagusia arazoak izaterakoan, jarrera onez eta laguntza eskaintzearekin bat dator, “familia” bat sortu. Hau da, talde bakar bat osatzea.

Hau guztia lortu ahal izateko, joku naiz, jolas desberdinekin lan egingo dugu. Hona hemen link batzuk horri buruz:

http://juegosydinamicasdegrupo.blogspot.com.es/p/confianza.html

http://www.youtube.com/watch?v=UZ0KukmEXg0

http://www.eliceo.com/stag/dinamicas-y-juegos-de-confianza.html








1 comentario:

  1. Ikusi dut.
    Zehaztasun eta sakontasun falta nabarmena da; eskatutako ikuspegiaren inguruan idazten duzuena promesa hutsa da Hau guztia lortu ahal izateko, joku naiz, jolas desberdinekin lan egingo dugu.... Penbtsatuta eta zehaztuta ekarri lanok; bestela, ez da lana, proiektua, goren jota.
    Beste alde batetik, agerian dago zati desberdinak egile desberdinak dituela eta elkarrekin zentzu orokorra eraikitzeko ahalegin nabarmenik ez dut igarri nik.

    ResponderEliminar