domingo, 6 de octubre de 2013

ARAZOEN KONPONBIDEA

Pigmalion efektuaren idatzia irakurri ondoren, hainbat arazo aurkitu ditugu. Eta hauei, erantzuna edo irtenbidea aurkitzen sahiatuko gara:

Aurkitu dugun lehenengo arazoa, ikasleak banatzeko edo bereizteko printzipioa izan da: "onak" eta "txarrak". Konturatu gara, ikasle "onei" era hobeago batean tratatzen zaiela eta, baliabide edo laguntza gehiego ematen zaiela "txarrei" baino, izan ere, "txarra" beti txar izango dira ezta?? Zertarako motibatu?
Arazo honen irtenbidea ez da xamurra, baina gizartean bezala, irakasgelan ere berdintasuna falta dela nabaritzen da. Beraz, irakasleen partetik objetibotasuna eskatzen dut. Ikasle guztiak ez baitgara berdinak, baikotzak gure arazoak ditugu eta ez dugu zertan berdin lan egin edo aplikatu behar; ikasle guztiak berdin motibatu beharko lituzkete eta bereizketak ukatu.

Ikusi dugun bigarren arazoa, irakasleak, ikaslearengan duen konfidantzaren garrantzian datza. Idazkian zioen bezala, "diamantetzat tratatzen badituzu diamanteak izango dira, baina ez-jakintzat badituzu beti izango dira ez-jakin". Lehengo arazoaren aritik jarraitzen du onek ere. Honen irtenbidea, antzekoa izan daiteke, berdintasunarekin lotuta baitago; ikasleei konfidantza eman behar zaie, naiz eta gaizki egin; izan ere gaizki egiteaz ikasten baitugu gehien. Guztiongan konfidantza lortzen badugu, ikasleen emaitzak nabarmenki gora egingo dutela konturatuko gara.

Hurrengo arazoa zailena iruditu zait, ez omen dugu gure komunikazioa kontrolatzeko gaitasunik; hau da, beti komunikatzen dugu nahi baino gehiago. Ba al dago honetarako irtenbiderik? Badakigu askotan, konturatu gabe, gure adiskidearen hitzak aspergarriak direla antzematen zaigula edota keinu natural edo inkonszienteak ateratzen zaizkigula. Hori nire ustetan ezin da kontrolatu, hala ere, arazo honen irtenbiderik onena, autokontrol ikastaroak egitea izango litzatekeela iruditzen zait.

Batzuetan, ikasle "txar" batek nota ona ateratzen du; baina bere betidanik izan da ikasle "txarra" nolatan, bapatean nota ona? Ez da normala, tranparik egin ote du?
Hau pentsatzen dute irakasle askok, eta hau da gure laugarren arazoa. Konfidantzarekin lotutako arazoa da aldi berean. Honen soluzioa, erreza iruditzen zait: trapetan harrapatu duzu? Ez; azterketa ondo prestatu du eta merezi duen nota dauka. Tranpetan harrapatu duzu? Bai; azterketa berriro errepikatu beharko du.
 

Edozer gauzaren gainetik, errespetua dago, irakasleak pertsona bezala tratatu beharko ditu ikasle guztiak, bakoitzaren arazoak konpontzen sahiatu eta giro on bat transmititu.

1 comentario:

  1. Zorrotza izan zaitezke zure analisian, Iñigo, eta horrek esan nahi du zorrotz eta zehatz begiratu ahal izango duzula horixe behar denetan. Baina, txo, nahiz eta oraindik ikaslea zare, irakaslea izateko ari zara formatzen; irakasle-amantala (edo txandala) jantzi ezazu eta hortik pentsatu eta idatzi.

    ResponderEliminar