domingo, 6 de octubre de 2013

ARAZOAK KONPONDU

Klasean irakurri dugun pigmalioren efektuaren testuaren ondoren arazo batzuk atera genituen eta hauen konponbidea bilatzen ibili ginen.

Aurkitu dugun lehenengo arazoa, irakasleak ikasleekin egiten duten hautaketa edo banaketa da. Irakasleak ikasle "onak eta txarrak"  bereizten dituela uste dugu, hoberenei tratu hobea emanaz eta besteei aldiz tratu okerrago bat, kontutan hartu gabe biek tratu berbera edukiz gero helburu berdinak lortzera iritsi daitezkela ohartu gabe. Tratu honekin, ikasle ontzat hartzen dituztenak, helburu askoz hobeagoak lortzera iritsiko dira, besteak atzean geratuko direlarik. Horregatik uste dut ikadle guztiek tratu berbera jaso beharko luketela. Arazo honekin bat datorren esaldi bat dago testuan  "-La confianza que un profesor tenga en sus alumnos es determinante. Si les crees diamantes, les bas a tratar como tal, y si les cres inútiles lo serán." Honekin esan nahi dudana da, ikasle batzuei bakarrik eman ezkero konfiantza, jaso ez duen ikasleak interesa galduko duela, dena zaila eta neketsua egingo zaiolarik, irakasleak lagunduko ez diola pentsatuz.

Beste arazo bat, konfiantzarekin lotuta dagoena, nota eta pertsonaren arteko lotura da. Ikasle on batek nota txar bat ateraz gero laguntza eskeintzen dio irakasleak, aldiz ikasle txar batek nota ona ateratzen badu, susmoa pizten zaigu, bere kabuz lortu ez duela pentsatuz. Zer pentsatuko du ikasleak? Nota hori lortzeko egin duen lan guztia eta gero, zure irakasleak sinisten ez dizuela ohartzean? Ez saiatzeko gogoa piztuko zaio, hurrengoan berriz nota txarra ateraz. Horregatik uste dut konfiantza dela garrantzitsua, ikasle txar batek nota ona atera badu bere esfortzua baloratuaz.

Azkenik gorputzaren komunikazioaren arazoarekin nator. Askotan ezer esan gabe gure gorputzaren jarrerarekin bakarrik pentsatzen duguna besteei adierazten diegu, honek berarengan eragin dezakeen sentsazioaz ohartu gabe. Lagun bat berarentzat garrantzitsua den zerbait kontatzen ari zaigun bitartean guk aspermen keinuak egiten baditugu gure laguna deseroso egongo da gurekin. Uste dut gure gorputza ahal bezain beste kontrolatzea garrantzitsua dela,  pentsatzen duguna guretzako gordeaz.



1 comentario:

  1. Interesgarria.
    Eta nola egingo dugu "gure gorputza kontrolatzeko" almidoietan lo egiten dugula eman gabe?

    ResponderEliminar