Gaur egungo heziketa nolakoa den pentsatu al dugu inoiz? Ba nik,
oraingo honetan honi buruzko ausnarketa egingo dut eta beste modelo hezitzaile bat azalduko dut.
Kasu honetan nire gustuko gai batekin lotu dut heziketa,
anarkismoarekin; badadit, batzuek kaosa dela pentsatzen dutela, beste batzuk
utopikoa… eta oraingo gizartea ez al da kaosa? Eta demokrazia bat ez al da
utopikoa?
Hezikata, gizartea bezala, kapitalismoaren oinarrietan
eratuta dago. Hau da, disziplinan eta autoritatean oinarritutako heziketa dugu,
eta honek etorkizunerako arazoak ekartzen dituela uste dut, izan ere,
sistemaren menpe geratzeko egindako heziketa mota da eta ondorioz, guri
askatasuna kentzeko egina.
Zertagatik ezin dugu geure sistema propioa antolatu gela
baten barruan? Autoritatea moztuta, disciplina ekidituta, modelo asanbleario
batekin… modeloa asanbleario hori adibidez, oso ideia ona iruditzen zait;
bertan, espontaneitatea, askatasuna eta komunikazio askea lantzen dira
pertsonen artean, eta ez ierarkikoki ezarritako “ ikasle-irakasle” tratua.
Hauek dira heziketa libertario baten oinarriak:
- · Norbanakoaren askatasuna: norbanakoaren askatasuna bai, baino ondokoarena zapaldu gabe, kontuan izan behar dugu talde batean gaudela.
- · Autoritateen kontrakoa: inork ez dio inorri agintzen, gauzak denon artean erabakitzen dira eta era zabal batean gainera.
- · Norbanakoaren autonomía: ierarkizazioaren aurkako ideia dugu hau. Guztiok dauzkagu betehearrak eta eskubideak, hauek, era boluntarioan hartuko ditugu.
- · Jokua, ikasteko modu bat bezala erabiltzea.
- · Sexu zein arraza berdintasuna bermatzea eredu mixto batekin. Ez baitdugu ezergatik inor diskriminatu behar, ez arraza, ez sexu edo arazo fisiko zein psikiko batengatik.
Era honetara, pertsonak sortuko ditugula uste dut, eta ez
zenbaki soil eta sinple batzuk…
Gustura irakurria. Zenbat anarko gure gelan! Argiak uste dut Paideiakoen berbaldiren bat entzun duela eta zuretzat informazio/ikuspuntu interesgarria izan dezakeela. Bestela, anarkoak izan gabe ere, EHn iparraldean dagoen eskola alternatibo baten berri eman diezazuke Jon urdazubitarrak, interesgarria zuretzat, zalantza gabe.
ResponderEliminar