domingo, 10 de noviembre de 2013

Kirolaren garrantzia umeen hezkuntzan

Ume txikiak garenean, oso garrantzitsua izaten da kirolen baten edo bestean aritzea, eta batez ere oso garrantzitsuagoa izaten da taldeko kirola izaten bada, hau da, saskibaloia, futbola, eskubaloia... Horrelako kirolak praktikatzerakoan taldean lan egiten, kiroltasunaren balioa, galtzen ikastea, entrenatzailearen (adin txikitan hezitzailea ere izan beharko dena) eginduak eta aholkuak onartzen... ikasten dugulako eta sozializatzeko aukera ezin hobea delako.

Baina bestalde, adin hauetan gurasoak jokatzen duten papera ere bere garrantzia du. Kirolaren bitartez gurasoak bere semearekin denbora gehiago pasatzeko aukera dute, garaipenak zein porrotak umeekin partekatuz eta hoietatik ikastea. Horrez gain, umeentzako bere gurasoak partiduak armaietatik ikustea konfidantza eta autoestima igotzean laguntzen du, eta hori beti izaten da positiboa.

Kirolari hauek umeak direla kontutan hartu behar da ere, eta exigentzia fisiko gehiegi eskatzea ona ez dela ere kontutan eduki behar da, eta beti jakin behar dugu ume hauek pozik edo triste joaten diren kirola praktikatzera.

Esandako dena ikusi ondoren, esan beharra daukat, nire kasuan txikitatik hasi nintzela saskibaloian jolasten eta kirol hau praktikatzerakoan ikasi nituen balore guztiak asko lagundu didatela nire bizitzan zehar, eta horregaitik pentsatzen dut umeentzako txikiak direnean ezinbestekoa dela edozein kirol praktikatzea.

1 comentario:

  1. Irakurri dut.
    Kirolaren garrantzi absolutuaz hitz egiten duzu; horretan sinesten duenak bere umeei eragingo die (akaso), baina zure eraginik gabe. Benetan sinesten baduzu, zer egin behar duzu horretara inor bideratzeko?

    ResponderEliminar