Gaurko sarrera honetan, Youtube-en asko harritu ninduen bideo bati buruz hitzegitea gustatuko litzaidake. Aipatutako bideo honetan, leopardo animal harrapari batek tximino bat hiltzen du, janaria lortzeko asmoz, baina tximinua hil ondoren, tximinuaren umea aurkitzen du, eta bi tximinoak jan ordez, tximino txiikia zaintzen saiatzen da.
Beste edozein pertsonari bideo honetan ikusten dena normala dela, tontokeri bat dela, kuriosoa dela... iruditu ahal zaio, baina nire ustez, bideo honekin, animaliak sentimenduak dituztela argi gelditzen zait, eta kasu konkretu honetan "leopardoa" eduki duen jarrera ezin hobea izan dela iruditzen zait.
Bideoa itzela da eta oso interesgarria. Baina zein lotura du hezkuntzarekin, irakaslea izatearekin, umeak heztearekin?...
ResponderEliminar